
EH Bildu.- Joan den irailean, argi berdea eman zitzaion Zaldunborda II izeneko lursailaren garapen industrialari. Hurrengo urratsa Irun eta Hondarribiko udalen arteko bateragarri egiteko plana onartzea izango da, eta, ondoren, eremu horretan zer jarduera ekonomiko mota kokatuko den erabakiko da.
Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean Palace Kafetegian. Mertxe Aizpurua, EH Bilduren bozeramailea Kongresuan, izan zen ekitaldiko gonbidatua, eta Oihana Briones zinegotziak gidatu zuen solasaldi baten bidez EH Bilduk Kongresuan egiten duen lana hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

EH Bildu.- Batzar Nagusietako osoko bilkuran, EH Bilduk ebazpen-proposamen bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzari Bidasoako eskualdeko ospitaleko obrek Irun, Hondarribia eta Bortzirietako osasun-zerbitzuan izango dituzten eraginak argitzea eskatzeko. Zehazki, Osakidetzari eskatu diogu bloke kirurgikoa berritzeko lanak ez hasteko, harik eta langileekin erreforma obren helburuak eta ondorioak adostu arte.
EH Bildu Bidasoa.- Larunbat honetan, martxoak 6, goizeko 10:30ean, EH Bilduk Herri Batzarra egingo du II. Kongresuko ponentziak Irunen eta Hondarribian aurkezteko. Bizi dugun egoeraren eraginez era telematikoan egingo den batzarrean, Garikoitz Mujikak, EH Bilduko zuzendari nagusiak, ponentzia politikoa eta ponentzia organizatiboa aurkeztuko ditu.
Abotsanitz eta Bidasoko EH Bildu.- COVID-19ak eta bere ondorioei aurre egiteko neurriek gure bizitzetan eragin zuzena izatez gain, ekonomian ere ondorio nabarmenak izan dituzte. Hala, Bidasoa bailaran ditugun enpresa txiki eta langile autonomo askok beraien jarduna eten behar izan dute eta beste askok itxiera eta mugimenduak murriztearen zeharkako kaltetuak izaten ari dira. Adibidez taberna, jatetxe, komertzio txikiak, bidaia agentziak, etab.ek berebiziko fakturazio murrizketak izan dituzte.