EH Bildu: Hezkuntza
Hezkuntza herritar ororen eskubide indibidual zein kolektiboa da eta norbanakoen garapen integralerako ezinbesteko tresna. Honengatik, Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lehentasuna. Herri gisa, estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako. Bestalde, norbanako gisa, garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkar bizitzeko gai izango direnak.
- Gehiago irakurriEH Bildu: Hezkuntza -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


- Pertsona orok badu etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea. Begi bistan dago azken urteotan eskubide honen urraketa orokortu egin dela pertsona ugari prekaritate eta bazterketa sozialean utziz. Ze neurriak hartuko zenituzkete epe ertain eta luzean etxebizitza duin bat izateko eskubidea Irunen lorgarria izan dadin?
EH Bildu.- Bidegi kasuan kapitulu berri bat ezagutu dugu gaur eta idazti ari den historia honetako beste pasarteak bezala ez zaigu batere gustatzen. gaur goizean Aldundiak ezagutzera eman dituen datu berrien arabera, iragan legealdian AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tartean 17,1 milioi euroko ustezko funtsen bidegabezko erabiltzea egon zen.
EH Bildu.- Komunikabide jakin batek atzo publikatu zuen haritik, AHTren obretan okerreko ordainketak egon omen dira, zenbait adituk aztertu dutenaren arabera. Beasain-Este zatian 4,5 milioi eurotan puztu ziren aurrekontu batzuk, 2009-2012 bitartean eta Patxi Lopez lehendakari zela. Hala, Euskal Y-aren eraikuntzan parte hartu zuten enpresei arrazoi gabe ordainketa okerrak egin omen zizkion administrazio publikoak.
EH Bildu.- EH Bilduk kontrolerako osoko bilkuran galdera egingo dio Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Angel Toñari, “etxerik gabeko pertsonen egoera aldatzeko beharrezkoa den estrategia integralari buruz”.
EH Bildu.- Frantziako gobernuak eskatutako txosten batek aurkako iritzia eman du Bordele-Tolosa eta Bordele-Dax tarteak eraikitzearen harira.