Irungo EH BILDU-ren oharra hondakinen kudeaketa
Irungo EH Bildu.- Lehenik eta behin, mankomunitateko lehendakari eta lehendakari ordearen gardentasun eza salatu nahi dugu. Duela 8 hilabetetik hona Txingudi Mankomunitateak bere hondakinekin zer egin eta bere bide propioa erabakitzen ari den honetan, Mankomunitateko azken bi batzarretan gure taldeko ordezkari den Oinatz Mitxelena Munduatek txostenaren inguruan egin zuen galdera. Gaur da eguna txosten hori jaso ez duguna eta hala lan egitea ezinezkoa dela adierazi nahi dugu beste behin.
- Gehiago irakurriIrungo EH BILDU-ren oharra hondakinen kudeaketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irungo EH Bildu.- Jakin badakigu edozein eremuetan obra batek zalantzak, kezkak eta ezinegonak sortzen dituela, obra hau ez da salbuespena izango. Irungo EH Bilduk bere egiten ditu Urdanibia plazako obrak auzotarrengan, saltzaileengan, tabernariengan, eta bertan bizitza egiten duten guztiengan eragiten dituen kezkak.
Irungo EH Bildu.- Irungo EH BILDUk egungo Udal gobernuak gatazka ezberdinak konpontzeko duen gaitasun eza agerian jarri nahi dugu beste behin.
Hilak 12, Irungo EH BILDU taldeak aurrekontuei buruz hitzaldia antolatu du.
Irungo EH BILDU.- Irailak 16tik 22ra Nazioarteko Mugikortasun astea ospatzen da. Urtero antolatzen den ekimen honen helburua, geroz eta jasangarriagoa den mugikortasun batera urbiltzeko baldintza berriak sortzea da.