Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak udal tasa eta zergen jaitsiera aldarrikatuko du urriko ohiko osoko bilkuran. Covid-19aren pandemiak eragindako atzeraldi ekonomikoaren eraginez KPIaren jaitsiera aurreikusi da. Hori horrela, udal zergak gutxienez indize horren jaitsiera adina murriztea eskatuko du Abotsanitzek. Hortik gorako edozer, herritarrentzat zergak igotzea suposatuko luke, eta egungo egoeran onartezina litzateke.
Abotsanitz.- Oraingoan Portuko auzotarrekin elkartuko gara, ostegun honetan (hilak 22), 19:00etan Jauregui hoteleko konferentzia aretoan. Bertan, aurreko asteetan auzotarrek posta elektronikoz helarazitako gaien inguruan eztabaidatuko dugu. Izan ere, Abotsanitz Auzokaren helburua herritarren eskaera eta kezkak jasotzea da, udalean aldarrikatzeko.
ELA Sindikatua.- NOVALTIA Zamudion (Bizkaia) dagoen enpresa bat da. Langileen ordezkaritza ELAk du. Greban daude 2019ko uztailak 22tik. Iada 400 egun baino gehiago egin dituzte greban.
Ia bi hilabete behar izan ditugu udal lokal bat erabiltzeko baimena lortzeko
Abotsanitz.- Eskaera egin eta bi hilabetera Auzoka dinamikaren barruan herritarrekin biltzeko udal areto bat erabiltzeko baimena lortu du Abotsanitz Udal Taldeak. Momentuz baimen bakarra, eta hamaika aldiz eskatu, erreguka ibili eta mahai gainean kolpea jo egin behar izan dugu baimen hori lortzeko.
Herriko ehun ekonomikoa babesteko proposamenak aurkeztu ditu Abotsanitzek
Abotsanitz.-Pandemiaren bigarren olatua bizitzen ari gara. Ez dakigu zein bilakaera izango duen, edo hirugarren batek jarraituko ote dion. Baina argi dago herriko ekonomia astinduko duen bigarren kolpea iristear dela. Udaberrian sufritu zuten askok berriro gaizki pasako dute urritik aurrera. Adituek diotenaren arabera, urte amaiera oso latza izango da hondarribiar askorentzat.
Abotsanitz.- Abotsanitz Auzoka aurkezteko elkartu zaituztegu hemen. Abotsanitz Udal Taldearen dinamika berri bat da, abuztua erdialdean abiatu genuena eta azarora arte luzatuko dena. Helburua, herritarren kezkak eta eskaerak haien ahotik ezagutzea. Abotsanitzen eguneroko jardunaren oinarria herritarren beharrak izan behar dira. Behar horiek ezagutzen ez baditugu, gure jarduna ez da eraginkorra izango. Aldiz, ezagutzen baditugu, eta, batez ere, herritarrengandik beraiengandik ezagutuz gero, horrek Hondarribia hobetzeko lan egiten lagundu digu.