Hondarribia

Euskara

Azken eraso sexistaren kontrako elkarretaratzea Hondarribian

Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 28, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
Correoseko plazan, Hondarribia
Antolatzen du : 
Abotsanitz, PSE-EE, EH Bildu, Emeki elkartea

erasoakAste honetan Hondarribian gertatutako eraso matxistari erantzunez, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek eta Emeki Elkarteak hondarribiarrei dei egiten diete gaur (larunbata) 12:00etan Correoseko plazan egingo den elkarretaratzera.

Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeen kontrako indarkeriari ez!

Hondarribia berdeagoa da atzotik. Abotsanitzek aurkeztutako glifosatoaren kontrako mozioa onartu du plenoak aho batez

Glifosato baluarteaAbotsanitz.- Glifosatoa duten produktuak gehiago ez erabiltzea erabaki zuen atzo Hondarribiko Udalbatzak. Alderdi guztiek bat egin zuten Abotsanitz Udal Taldeak aurkeztutako mozioarekin.

Vusa-ren irregulartasun gehiago Muliaten, Hondarribia

PatximoskeneaAbotsanitzek Patximoskeneako obraren kontrol jarraitua eskatu du, udal zerbitzu teknikoek 2019an salatutako irregulartasunen antzekoak antzeman eta gero. Dirudienez, Vusa eraikuntza enpresak baimendutako proiektua eraldatu du etxebizitzak eta trastelekuak elkartzeko, lurzoruaren eraikuntza maila gaindituz eta suteen aurkako babesa ahulduz.

'Herri Kanta 3.0', abuztuan eta hiru eszenatokietan

Herri Kanta (foto archivo)Abotsanitz.- Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. Horrela, jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera.

Hondarribiko udalak lanpostuak sortuz erantzun behar dio pandemiari

Logo AbotsanitzAbotsanitz Udal Taldeak 2017tik onartutako lan eskaintzak gauzatzeko eta udal langile zerrendan dauden hutsuneak betetzeko exijitzen dio udal gobernuari.

Koronabirusak lurrikara eragin du gure gizartean, arlo sozialean bezala, baita ekonomikoan ere. Inork ez daki zein bilakaera izango duen eta, horregatik, goiz da pandemiaren ondorioak epe luzerako begirada batekin aztertzeko. Nolanahi ere, erakunde publikoak normaltasunera bueltatzeko prestatu behar dira, herritarrek administrazioarekin duten harreman zuzena berreskuratu dezaten. Honetarako ezinbestekoa da.

Badator Hondarribia Dantzan!

Hondarribia DantzanKemen Dantza Taldea.- Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin