Hondarribia

Euskara

Alkateak nahi izan ez duelako, ez dago aurten adostutako testurik

Hondarribiko jaiak. Baserritar Eguna

Abotsanitz.- Joan den astean Hondarribiko udal taldeok ez-jaien inguruan adierazpen instituzional bat adostu genuela baieztatu zuen Txomin Sagarzazu alkateak komunikabideen aurrean. Gezurra zen, ez zen halakorik. Larria da alkate batek gezurra esatea, baina Hondarribikoak hainbestetan egin du, ezen ja ez baikaitu harritzen.

#erriatxikotia

Erriatxikotia

#Erriatxikotia Kanpaina.- Esperantza handiak genituen 2020 urtean egingo zen lanketarekin. 2019ko udaberri eta udaran zehar oso lan polita egin zen, eta nahiz eta eragileen arteko testurik ez zen suertatu, lanketaren emaitzetako bat alderdi politiko guztiek adostutako eta sinatutako testu bat izan zen.

Udal aurrekontuaren %58 bakarrik gastatu zen iaz

pxhere.comAbotsanitz.-Hondarribiko Udalak 38.722.323,45 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an (*). Horietatik 22,5 milioi bakarrik erabili zituen (22.465.906,49), eta 16,3 milioi erabili gabe utzi zituen (16.256.416,96). Soilik %58ko gauzatzea da hori. Ondorioz, onartutakoa baino 16,3 milioi euro gutxiago jaso zituzten herritarrek iaz.

Gezurra da aurkeztu dituzten kultur ekitaldiak adostuak izan direnik

KontzertuaAbotsanitz.- Uztaila bukaera eta abuzturako kultur programazioaren aurkezpena egin zuen atzo udal gobernuak (ikusi hemen). Eta aurkezpenean, Txomin Sagarzazuk gezurra esan zuen, programa hau kultur eragile eta alderdi politiko desberdinekin antolatzen ari direla esan zuenean. Abotsanitzek udaberrian herriko eragileekin adostutako proposamenari ez diote erantzun ere egin, eta sinistuta gaude, aurten, koronabirusa dela-eta, nahitaez eragileekin adostu behar zirela ekintzak.

Udal gobernuak ez du aztertu ere egin Abotsanitzek egindako kultur proposamena

irudiaEragileek azalpen bat merezi dute

Abotsanitz.- Uztaila iritsi da, normaltasun berrian sartu gara, eta erantzunik ere ez. Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak ez du aztertu ere egin Abotsanitzek uztailera eta abuztura begira herriko eragileekin batera adostutako Kultur Proposamena.

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin