Irungo EH Bildu parte-hartzearen prentsaurreko
- Gehiago irakurriIrungo EH Bildu parte-hartzearen prentsaurreko -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Irungo EH Bildu.- 2014ko apirila, Valoriza enpresa etxez etxeko zerbitzua kudeatzen hasi eta bi hilabetera lan gatazka berri bat loratu da gure hirian. Ongizateko batzorde informatiboan udal teknikariek 5 langilek kaleratze abisua mahai gainean dutela adierazi digute.
2013ko uztailean zerbitzu honetako langileak greba batean murgildu ziren beraien lan baldintzen eta zerbitzuaren aldeko borroka aurrera eramanez. Horren ondorioz, Arquisocial enpresari kontratua ez luzatzea erabaki zuen udal gobernuak, ondorengo kontratazio berria esleituz.
Herri honetan bizitako lan gatazka horretan zehar eta ondorengo kontratazio prozeduran ere EH Bilduk bere kezka adierazi izan du, 2013ko abenduaren 27ko osoko bilkuran zerbitzu honen tasaren aldaketan adierazi bezala. Bertan ere, gure aldarria den kudeaketa zuzena egin genuen, enpresa hau kooperatiba baten bidez edo enpresa publiko bat sortuz kudeatua izan zedila.
Irungo EH BILDU.- Irungo EH BILDUk Espainiako ejerzitoak, berriz ere, Irungo kale eta bazterrak bere "maniobra militarrak" egiteko erabili dituela salatu nahi du.
Irungo mendi, auzo eta kaleak "maniobra" hauek egiteko erabiltzea onartezina dela deritzogu.
Euskal herritarrontzat hain arrotza egiten zaigun eta gure memorian hain oroitzapen txarrak dituen ejerzitoa gure inguruan ikustea iraingarria da. Are gehiago gure herriak bizi duen itxaropenazko aro berri honetan, iraingarriaz gainera probokaziotzat ere hertu genezake.
ehbildu.net. martxoak 24.- Gaur Irunen emandako prentsaurrekoan, Irungo III. Berdintasunaren planetik udal gobernuak Alarde eta jai parekideen puntua desagerrarazi duela salatu du EH Bilduk.
Oinatz Mitxelena zinegotziak azaldu ditu sortutako arazoaren nondik norakoak. Berdintasunaren plana egiteko, prozesu parte-hartzailea antolatu zuen Irungo udalak, eragile sozial eta alderdi politikoekin batera. Hamalau programa biltzen zituen zirriborroa osatu zuten eta udal gobernuari helarazi zioten. Plana eztabaidatzen unea iritsi denean, berriz, JAI PAREKIDEEN PROGRAMA desagerrarazi du udal gobernuak. Hau da, Alardea mixto eta publikoaren alde egiten zuen programa inorekin hitz egin gabe desagertu da planetik.
Irungo EH Bildu.- Azken egun hauetan, udal gobernuak egindako adierazpen batek hiritar askoren kezka piztu du, Irungo jaitan Urdanibia plazan burutzen ziren kontzertuak, txosnekin batera FICOBA-ra eramatearen erabakiak hain zuzen ere.
EH Bilduk, udal gobernuaren jokaera berriro ere salatu nahi du, beraien helburu bat bete bidean berau justifikatzeko argudioak erabili bai dituzte. Hala ere hau baina larriagoa da, ez tabernariekin, ez musika taldeekin ezta txosnak jartzeko eskaera egin ohi duten elkarteekin ez dutela hitz egin. Guzti hauek, albistea komunikabideen bitartez jaso dute.
Adierazpen instituzionalean azaltzen dena gezurra dela esan du udal taldeak, udal honek ez ditu elkarte eta eragile feministak bultzatzen edo indartzen. Besterik gabe hauen ekimenak paper batean jartzen ditu eta horri deitzen dio prozesu parte hartzaile bat aurrera eramatea.....
Bertan Peio Alcelay arituko da hizlari gisa. Bera eta Koldo Saratxagaren esperientzia oinarri gisa hartuta harreman eredu berrien gogoeta egiteko parada ezin hobea izango da.
Hitzaldiak perfil ekosozioekonomiko garbia badu ere, AMPO enpresaren ereduan oinarritua, egun gure gizartean geroz eta zabalduagoa den hausnarketa batekin dantzan ariko da; gauzak egiteko eta arazoak konpontzeko beste eredu bat posiblea dela alegia.