Puntuz puntu programa egiten FEMINISMOA
Atzo asteazkena, martxoak 4, Irungo Oiasso museoan Feminismoa gaitzat hartuta hitzaldi - solasaldia burutu zen EH BILDUk antolatuta. Ekimen hau datozen maiatzean ospatuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira, Gipuzkoako EH BILDUren programa puntuz puntu osatzeko jardunaldien barnean kokaturik dago.
2 orduko lan saioa izan zen eta bertan Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria eta Idoia Ormazabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea EH BILDUren aldetik egon ziren aurkezpena eta azalpena egiteko.
- Gehiago irakurriPuntuz puntu programa egiten FEMINISMOA -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irungo EH Bildu.- Datorren maiatzean burutuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira Gipuzkoako EH BILDU bere programa osatzen ari da. Programa osatze hau ahalik eta modurik parte hartzaileenean egiteko asmoarekin "puntuz puntu" izeneko jardunaldi batzuk antolatu ditu EH BILDUk Gipuzkoa barrena eta honen barnean biharkoan Iruni dagokio bere txanda.
Irungo EH Bildu.- Aurreko astebukaeran, otsailak 14 larunbata, astegun horretan burutu ohi den azokak bere lekua berreskuratu du Urdanibia plazan. Ziur gaude, urte luze honetan galera hau pairatu duten komertziante zein ostalariak pozik egongo direla.
Gaur eguerdian, San Migel auzoan burututako ekitaldi batean, Irungo EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrendaren lehenengo 10 pertsonak aurkeztu ditu.
Angula Berriak jakin ahal izan duenez, Irungo EH Bilduk igandean San Miguel auzoan burutuko den ekitaldian publikoki egingo du datozen udal hauteskundeetarako Oinatz Mitxelena alkategaia aurkeztuko duela.