Ongizateari garrantzi zero udal gobernuan
Irungo EH Bilduko Gizarte Politikatik hilabete honetan, Urtarrilean, Ongizate batzorderik ez egon izana salatu nahi dugu, arloko arduradunaren esanetan, gairik ez dagoelako mahai gainean azaltzeko. Telefono dei baten bitartez, arloko arduradunak, Sergio Corchonek, batzordea egiteko beharrik ez dagoela jakin arazi zien beste udal taldeko kideei, hauen harridura eraginez.
- Gehiago irakurriOngizateari garrantzi zero udal gobernuan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irungo EH Bildu.- 2010.urtetik Irunek herritar gehienek ezagutzen ez duten Gizarte Topagune eta Jantoki soziala dauka. Gizarte Zerbitzuen datuen arabera, zerbitzu hauek 273 eta 128 erabiltzaile ezberdinei egiten diete arreta. Ospitale Zaharraren atzeko aldean kokatutako bi gune hauek, astelehenetik ostiralera 10’00tatik 14’30tara eta 16’00tatik 19’00tara baliabiderik ez duten pertsonei dutxatzeko, arropa garbitzeko eta egongela bat eskaintzen die, bazkaltzeko aukeraz gain. Gizarte Topagunera sartzeko ez da baimenik behar, baina jantoki sozialera sartzeko aurretik gizarte langileengana joan beharra dago, non eskatzaileen kasu eta beharrak aztertu ondoren, zerbitzura sarbidea ematen duten, ala ez, erabakiko duten.
Udal gobernuak, alkatearen ebazpen baten bidez, Erlaitzeko etxola eraisteko bere asmoa adierazi eta erabaki du.
EH Bildu eta SPI.- Gaurko egunean komunikbaideetan Irunek 2016rako aurrekontuak edukiko zituela irakurri beharko genuke. Baina hori ez da horrela izan. 2015eko abenduaren 18an Ogasuneko delegatu Miguel Angel Paezek, aurrekontuen osoko bilkura atzeratzen zela jakinarazi zuen prentsa ohar baten bidez. Hauek ziren bertan agertzen ziren hitzak;
Irungo EH Bildu.- Gabonek parada ederra eskaintzen digute zer nolako kontsumitzaileak garen jakiteko, hots, dauzkagun kontsumitzeko ohiturei erreparatzeko.
Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.