Irungo EH Bildu

Euskara

Santano, Irungo alkateak, Alardearen gatazkaren konponbidean esku hartzeari uko egin nahi dio

ehbildu.net. martxoak 24.- Gaur Irunen emandako prentsaurrekoan, Irungo III. Berdintasunaren planetik udal gobernuak Alarde eta jai parekideen puntua desagerrarazi duela salatu du EH Bilduk.

Oinatz Mitxelena zinegotziak azaldu ditu sortutako arazoaren nondik norakoak. Berdintasunaren plana egiteko, prozesu parte-hartzailea antolatu zuen Irungo udalak, eragile sozial eta alderdi politikoekin batera. Hamalau programa biltzen zituen zirriborroa osatu zuten eta udal gobernuari helarazi zioten. Plana eztabaidatzen unea iritsi denean, berriz, JAI PAREKIDEEN PROGRAMA desagerrarazi du udal gobernuak. Hau da, Alardea mixto eta publikoaren alde egiten zuen programa inorekin hitz egin gabe desagertu da planetik.

Irungo jai gunea herritik kanpo


Irungo EH Bildu.- Azken egun hauetan, udal gobernuak egindako adierazpen batek hiritar askoren kezka piztu du, Irungo jaitan Urdanibia plazan burutzen ziren kontzertuak, txosnekin batera FICOBA-ra eramatearen erabakiak hain zuzen ere. 

EH Bilduk, udal gobernuaren jokaera berriro ere salatu nahi du, beraien helburu bat bete bidean berau justifikatzeko argudioak erabili bai dituzte. Hala ere hau baina larriagoa da, ez tabernariekin, ez musika taldeekin ezta txosnak jartzeko eskaera egin ohi duten elkarteekin ez dutela hitz egin. Guzti hauek, albistea komunikabideen bitartez jaso dute. 

Beste urte batez EH BILDUK ez du adierzpen instituzioanalarekin bat egiten

Adierazpen instituzionalean azaltzen dena gezurra dela esan du udal taldeak, udal honek ez ditu elkarte eta eragile feministak bultzatzen edo indartzen. Besterik gabe hauen ekimenak paper batean jartzen ditu eta horri deitzen dio prozesu parte hartzaile bat aurrera eramatea.....

Hitzaldia: "pertsonak eta harreman eredu berri batekin erronkei aurre egiteko gaitasuna"

Data: 
Asteartea, Otsaila 18, 2014 - 19:30 -tik 22:30 -ra
Non: 
Amaia KZ
Antolatzen du : 
Irungo EH BILDU

Bertan Peio Alcelay arituko da  hizlari gisa. Bera eta Koldo Saratxagaren esperientzia oinarri gisa hartuta harreman eredu berrien gogoeta egiteko parada ezin hobea izango da.

Hitzaldiak perfil  ekosozioekonomiko garbia badu ere, AMPO enpresaren ereduan oinarritua, egun gure gizartean geroz eta zabalduagoa den hausnarketa batekin dantzan ariko da; gauzak egiteko eta arazoak konpontzeko beste eredu bat posiblea dela alegia.

Hondakin organikoen bilketaren lehehengo datuen aurrean EH BILDU-ren oharra

kartelaIrungo EH Bildu.- Txingudi mankomonitatean hondakin organikoaren bilketa maiatzean hasi zenetik lehenengo datuak argitaratu dituzte lehenedakari eta lehendakariordeak. Beraien balorazioa positiboa izan da, parte hartze eta bilketa handiagoa lortu delako.

Ez genuke ahaztu nahi, eskualdean 2011 urtean jarritako proiketu pilotuan izena emandako etxebizitzen erdiak ez zuela hondakin organikoa bereizten jarraitu. Herritarren borondatea eta kolaborazioari administrazioaren esfortzua gehitu behar diogu halakorik gerta ez dadin.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin