Parisko Auzitegiak informazio gehigarria eskatu du Iratxe Sorzabali buruz erabaki aurretik
naiz.eus.- Parisko Apelazio Auzitegian gaur aztertu dute Iratxe Sorzabalen aurkako hiru euroaginduei buruzko auzia, baina gaurko saioan ez du erabakirik plazaratu eta informazio gehigarria eskatu dio Auzitegi Nazional espainolari.
Auzitegi espainoleko Ismael Moreno eta Velasco epaileei argibide hauek eskatu dizkie, besteak beste: zein deliturengatik atxilotu eta inkomunikatu zuten irundarra 2001ean; ea Sorzabalek torturak salatu zituen eta zein prozedura erabili zuen; zein bilakaera izan zuen bere salaketak; ea berak eginiko adierazpenez aparte beste frogarik baduten leporatzen dizkieten delituak leporatzeko...

Datorren asteazkenean, hilak 17, aztertuko dira Pariseko Epaitegian Iratxe Sorzabal-en kontra Madril-go Entzutegi Nazionaletik bidalitako hiru euroaginduak.
Murtzia I-ko espetxean, Euskal Herritik 830 kilometrotara, dagoen Jose Ramada Estevez "Bera" Irungo preso politikoak ebakuntza bat izan ostean jasandako tratua salatu nahi du Etxerat Elkarteak.
Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoa lekualdatu dute, Fresnesgo espetxetik Reau Sud Francilien presondegira (930 km).
Kalera Kalera ekimenak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo Irungo epaitegien aurrean elkarretaratze batean larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren askatasuna eskatzeko.
Hizlariak: