Kontzentrazioa: "Estradiziorik EZ. Iratxe Sorzabal etxera"
IRATXE SORZABAL Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean egongo da datorren Irailaren 26an: Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako euroagindu-eskaerak ebatziko ditu. Beraz arrisku bizian dago Iratxe, torturatu zuen estatuaren esku berriro geratzeko.
Hori gertatzea nahi ez dugunok kalean egongo gara gure jarrera argi geratu dadin. Hitzordua bezperan -25ean asteartea 19:30etan- San Juan plazan.

1. Abel Zabala Elizazu – Irunabar Bertsoaren Bilguneko kidea
Datorren Maiatzaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan hitzaldia izango da Irungo Palmera-Montero gunean Xantiana Cachenaut, Iratxe Sorzabalen abokatuaren eskutik. Aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko delarik.
Iratxe Sorzabalen aurkako euro-aginduak salatzeko, Iratxeren lagunok adierazten dugu:
Gaur Iratxe Sorzabal preso politiko irundarra Parisen epaitu dute. Atzo gure eskualdetik autobus bat atera zen epaiketan Iratxeri elkartasuna adierazteko.
Datorren ostiralean, hilak 9, Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoa Parisen epaituko dute.