Harri Xabaleta Auzo Elkartea.- Bihar, ortzegunarekin, Hendaia Velo taldea gure lokalean izango da emateko beren lanen berri txirrinden mugikortasunaren inguruan: 17.30, baserrien kalean 2.
Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Duela gutxi, Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta itxi da, eta, hemendik aurrera, pazienteek Donostiara joan beharko dute. Itxiera hori beste galera da Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeetako osasun-arreta publikoaren kalitaterako.
Soldata eta pentsio duinak, bai horixe! hemen! eta guztiontzat. Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak. Gutxieneko soldataren adinako gutxieneko pentsioa.
EHPM.- Errebindikazio horiekin, emakume, gizon eta gazteei dei egiten diegu APIRILAREN 5ean Bilbon (17:30ean Jesusen Bihotzetik) Donostian (17:30ean Boulebardetik), Gasteizen (12:00etan Artiumetik) eta Iruñean (18:00etan Baluarteko plazatik) manifestatzera, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dien soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Israelgo Gobernuak eta armadak Gazako suSien akordioak urratu zituzten negoziazioen bigarren fasea hasi baino lehen, eta aste honetan berriro ere bonbardaketa kanpaina bortitz batean izan gara, lehorreko erasoaldiekin batera, ehunka gazatar hilda eta zauritua askoz gehiagorekin, tartean haur asko. Gazako su-etenaren garaian ere, Zisjordaniako lurralde palestinarrean, errepresio basatiari eutsi zaio. Eta errepresio-politika basati eta izenik gabeko hori AEBen baldintzarik gabeko babesarekin baino ezin izan da gauzatu, Trumpen zuzendaritzapean.
BDSKoop.- Bidasoaldeko ekonomia sozial eta eraldatzailearen garapenerako BDSKoop Polo Kooperatiboak eragin nabarmena eduki du eskualdean azken 5 urteotan.