Irungo Harrera Sarea.- Larunbata gauean, Irungo Gurutze Gorrian, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kideak jazarriak izan dira Espainiako Polizia Nazionalagatik, zazpi migratzaileri aterpetxera akonpainamendua egiten ari zirenean gautxori txandaren jardunaren barruan.
Lehen programa da, doako hamar hitzaldi eta tailer inguruk osatua, Irungo Udalaren eta ACMIren arteko hitzarmenaren emaitza. Jardueretan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 21etik aurrera eman dezakete izena, aurrez aurre, Emakumeen Etxean bertan, edota irun.org.
Irungo Euska Jira Antolakuntza Batzordea.- 2024ko Euskal Jirako ordainketei eta Elkarteak dituen gastu arruntei aurre egiteko diru-arazoak gaindituta, Batzorde Antolatzailea berriz ere martxan jarri da, aurtengo Euskal Jirako jarduera-egitarau mamitsu eta erakargarria prestatu ahal izateko.
bidasoa.hitza.eus.- Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 60 eragilek eramango dituzte.