Berriak

Bertso-sex gaua Lakaxitan

Data: 
Ostirala, Urria 9, 2015 - 21:00 -tik Larunbata, Urria 10, 2015 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Lakaxita

Bertso sexBertsoa eta sexua nahasten duen ikerketa hasi ginen orain dela pare bat urte. Ondorioak positiboak izan arren, bigarren saiakera berri batekin gatoz.

Genero formakuntza tailerra

Data: 
Asteartea, Iraila 29, 2015 - 19:00 -tik Asteazkena, Iraila 30, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Emeki Elkartea, Molla 1, Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki Elkartea

fotoEmeki elkarteak Hondarribiko emakumeak, datorren irailean 29ean, arratsaldeko 4etatik aurrea,  Genero Formakuntza tailerrean parte hartzera gonbidatzen ditu.

Neus Albertok, berdintasunean teknikaria, gidatutako eta EMAKUNDEk babestutako ekimena da.

Tailerra  izango da  Molla 1 , Emekiko lokalean  eta  emakume gustientzat irekita  dago

Garrantzia historikoa

la h6.JPGEzker Gantxoa Angula berrirako kronika HHKKtik, 2015/09/25

Iragorri.- Errepidean ordu inguru egin ostean, Bergara iritsi gara. Duela hiruzpalau urte hemen izan ginen, rebroten, gazte independentisten jaialdi batean. Garaian Maulets eta CAJEIren konfluentzia prozesuan zeuden murgilduta, Arran erakundearen jaiotza emango zuena emaitzatzat. Ezin dut ahaztu zer ondo tratau gintuzten, gu euskal herritarrak izaki, Euskal Herriaren borrokarekiko sentitzen zuten miresmena guregan proiektatzen zutelako akaso. Miresmen sentsazio honek apur bat behera egin duela ezin dezaket uka, hala ere hori beste baterako uztiko dugu.

CDCrekin hitzegiteko dugun bakarra DIUa da!

IMG_20150924_165825.jpgEzker Gantxoa Angula berrirako kronika HHKKtik, 2015/09/25

Iragorri.- Jaiki, ta kaleko pankarta batek dion bezala... bi egun baino ez dira falta! Gaur Igualadara joango gara, hangoa bait dugu CUPeko kontaktua, eta irrikitan gaude bere inpresioak entzuteko. Metrora bidean, kaleak ere ez daude mutu, alderdien propaganda non nahi, naiz neta kaleetako paretak enpapelatzeko gaitasuna-eta bokazioa-ezker independentistak bakarrik duen. Mas markesinetan, eta crida constituent -prozesu eratzailea- banku lapurren kristaletan. Moduak mezua ere baldintzatzen duela argi da.

HERRIAK LIBRE BAZKARIA!!

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2015 - 14:00 -tik Igandea, Urria 4, 2015 - 13:55 -ra
Non: 
Irun, Hazia Kultur Elkartean, Peña kalea 8
Antolatzen du : 
HERRIAK LIBRE

Herri epaiketaren ostean bazkari goxo goxoa Hazian. Indarrak berreskuratzeko!!

Sarrerak: SUNBILLA, ARANAZTARRA TA HAZIAN SALGAI

15€

ESPAINIAR ESTATU INPERIALISTA EPAITZERA GOAZ!!!

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2015 - 12:00 -tik Igandea, Urria 4, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Irun, San Juan plaza
Antolatzen du : 
HERRIAK LIBRE

kartelaIrunen ere Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz!!

Ez galdu aukera eta epaitu dezagun espainiar estatua, gure herrian eta beste hainbatetan eginiko guztiagatik.

¿Os venís al día más importante de los PaÏsos Catalans de los últimos tiempos?

Independencia-Aquest-Barcelona-CUP-independentista_ARAIMA20131020_0100_4.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako, 1.go Kronika. Renfeko trenean 2015/09/24

Iragorri.- Eguzkiak oraindik ez ditu nagiak atera, baina martxan gara iada. Gosari arin bat nahikoa izan dugu pilak jartzeko, irrikak eta ezinegonak egingo bait dute oraingoz erregaiaren funtzioa. 07:05ak dira eta Irungo Renfeko estazioan ilara egiten gaudela Herrialde Katalanetan dugu gogoa jarritan. Beste behin ere, gure herrian arrotz izatearen sentsazioa, gaztelerak euskara zokoratzen kartel eta langileen ahotan, trenean idada espaiñiako selekzioen konkistak erakusgai, San Sebastia,... Munduaren ikuskera bat, errealitatea ulertzeko kategoria batzuk inposatzeko ahalmen bezala definitu zuen Pierre Bourdieu soziologoak indarkeria sinbolikoa. Gehienetan Estatu egituretatik hasi eta errealitate ezberdinetan erroturiko bizitza proiektu eta ikusmirak gauzatu nahi dituzten kolektiboen gain ezartzen dena. Hemen eta orain, senti daiteke beti ekinean dabilen arren -edo horregatik akaso- askotan ikustezina egiten zaigun indarkeria hori, eta uste dut, zentzu batean bidai kronikatu honen atzeko paisai lanak egingo dituela. Guk aukeratu ez dugun arren, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen artean hamarkadetan eraiki ditugun zubietako osagai garrantzitsu bat ere badelako Estatu indarkeria.

Ezker Gantxoa eta Angula Berria Herrialde Katalanetara!

nacionalistas!.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako 0.kronika, Sarrera. Irun 2015/09/24

Iragorri.- Azken urteetan Herrialde Katalanetan Independentziaren aldarria sendotzen ari da ezbairik gabe. 2010 ean Estatu espaiñoleko sasi justiziak Kataluniako jendarteak bozka bidez babesturiko Estatutaren puntu nagusiak atzera bota zituenetik, aldaketa sakonak egon dira Herrialde Katalanetako eszena politikoan. Urte hauetan, Estatuko gobernu zentralaren jarrera gero eta inposatzaile eta inmobilistago bihurtu da, eta kontrapartez, Katalunian Independentziaren aldeko aldarria sendotu eta mugimendu subiranista antolatzen etengabe. Milaka eta milaka pertsonek babesturiko Diadak -Irailak 11ero- edo pasa den urteko Azaroak 8ko erreferendum-a, mugarri garrantzitsuak izan dira, subirautzaren bidean atzera bueltarik gabeko bermeak ezartzeko. Bestetik, hemendik hiru egunetarako deiturik dauden hauteskundeak, inflexio puntu berri bat ezartzeko deituak dira, eta bertan independentziarainoko ibilbidearen aukerak neurtuko dira hautestontzietan.

Kemen euskal dantza taldeak fandango, arin-arin eta plaza dantzen ikastaroa antolatuko du

MoskukoBestak2014_128Kemen euskal dantza taldeak fandango, arin-arin eta plaza dantzen ikastaroa antolatuko du urriaren 10tik aste santua bitarteko larunbat goizetan.

Interesatuok hurrengo telefonora dei dezakezue informazio eske: 686 87 22 07

Orriak