Berriak

BERTSO ESKOLAK: 2015-2016 ikasturtea. Anima zaitez eta izena eman!

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea).- Urriko lehen astean ekingo diogu ikasturte berriari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela, irunabar@gmail.com helbide elektronikora.

Tailer dibertigarria

Data: 
Ostirala, Iraila 18, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Iraila 19, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Ospital Zaharrean, Mosku
Antolatzen du : 
Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea

charla-Taller RISOTERAPIA Irun 18 septiembre 2015-1-page-001.jpgAurten ere, Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak, Osasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

Oinarizko sukaldaritza ikastaroa

Data: 
Osteguna, Urria 1, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Abendua 17, 2015 - 20:30 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

dibu

OINARRIZKO SUKALDARITZA IKASTAROA 

1.Sukaldeko tresnak

· Lapikoak, zartaginak, labanak; batidorak, robotak ...
· Bero edo hotz-iturri ezberdinak: labeak, plaka, hozkailua ...

2.Erosketak

· Lehengaiak. Barazkiak, haragia, arraina ... freskoak
· Izozte eta desizozketa.
· Erdi prestatuta edo kontserban dauden produktuak

Irungo 20 bat eragilek babesa eskaini diote Askapenari, Elkartruke, Askapeña eta Herriak aske elkartei. Baita 5 auziperatuei.

fotoAskapena erakunde internazionalista, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke estatu espainiarrak bultzaturiko epaiketa politiko bat pairatzen ari diren elkarteak dira eta Herriak Libre hauei babesa adierazteko dinamika bat da.

Donostiako merkataritza-arlo epaitegiak maileguaren hasieraraino luzatu du zoru klausulen baliogabetzearen atzeraeragina

Kaleratzeak Stop.- Donostiako Merkataritza-Arloko Epaitegiak Donostialdeako Kaleratzeak Stop elkarteko kide batek BBVArekin duen maileguko hainbat klausula baliogabetu berri ditu: epemugaren aurreratzea, posizio zordunengatiko erreklamazio komisioa, bezeroak ordaindu beharreko gastuak, berandutze interesak eta, batez ere, zoru klausula, klausula hauen arabera ordainduriko guztiak itzultzeko aginduare

"Comète" sarearen zeharkaldia Euskal Herrian barrena (Ziburutik Errenteriarainoko oroitzapenezko ibilbidea «Comète» sareko mugalariek eta II-Mundu Gerrako hegazkinlari aliatuek erabiltzen zuten bideen barrena)

cartelEGITARAUA:
2015eko irailaren 10a, osteguna
20:00: “Comète Sarearen Lagunak” Batzordearen ordezkaritza batek harrera ez-formal bat egingo du jatetxe honetan: LE BAR BASQUE

2015eko irailaren 11a, ostirala
10h45: Ekitaldi bat egingo da Donibane Lohitzunen hildakoen omenezko monumentuan. Lore-eskaintza.

Harri-Xabaleta/Bas-Quartier-eko bizilagunek egindako txostenaren aurkezpen publikoa

Data: 
Asteazkena, Iraila 16, 2015 - 18:00 -tik Osteguna, Iraila 17, 2015 - 17:55 -ra
Non: 
Bakartxoko ostatuan, Hendaian

Hendaya«Oinezkoen segurtasun eza ibilgailuen gehiegizko abiadura eta urbanizazio txarra direla eta»

Harri-Xabaleta/Bas-Quartier-eko bizilagunek egindako txostenaren aurkezpen publikoa

Irailak 16, asteazkena, 18:00etan, Bakartxoko ostatuan, Hendaian.

40 herri epaiketa burutu eta urriaren 12an Iruñean herri sententzia emango dugu

Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz Euskal Herriaren aurka urte luzeetan egindakoagatik, naziorik gabeko gartzela den estatu hau mantentzeagatik, Saharar herriaren ukazio eta zapalketan duen erantzunkizunarengatik, OTANeko kide izateagatik, Abya Yalan edo latinoamerikan egindakoag

Orriak