Berriak

Bidasoa eskualdean izan dira gastronomian espezializatutako 4 blogari

Data: 
Ostirala, Iraila 25, 2015 - 20:30 -tik Larunbata, Iraila 26, 2015 - 12:30 -ra
Non: 
Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Basquetour eta Bidasoa Bizirik

argazkiaGastronomian espezializatutako lau blogari gonbidatu dituzte Basquetourrek eta Bidasoa Bizirik-ek, Euskadi Gastronómica programaren baitan. Irun eta Hondarribia ezagutu ondoren, haien esperientzia zabalduko dute (blogtrip izena du ekintza horrek).

Bi protestengatik epaituak izan diren AHTren 3 aurkari absolbituak izan dira

fotoMugitu Mugimendua.- Mugitu Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia mugimendua, berriki epaituak izan diren AHTren 3 aurkarien absoluzioa ezagutarazi nahi dugu. Absoluzioak bi protesta ezberdinei erreferentzia egiten dio (Castejon-eko Trenbide Museoaren okupazioa eta Diputazioko balkoian egindako kateaketa).

Monbar hotelean erail zirenei omenaldia

Data: 
Ostirala, Iraila 25, 2015 - 19:30
Non: 
Baionako Monbar ostatu parean

Irailaren 25an, 30 urte beteko dira, GALek, Baionako Monbar hotelaren kontra atentatua burutu zuela. Bertan, Jose Mari Etxaniz Maiztegi, Inaxio Asteasuinzarra Pagola, Agustin Irazustabarrena Urruzola eta Xabin Etxaide Ibarguren tiroz hil zituzten.

Emakumeon Etxeari buruz bilera

Data: 
Osteguna, Iraila 24, 2015 - 18:00 -tik Ostirala, Iraila 25, 2015 - 17:55 -ra
Non: 
Salones Parroquiales de los Pasionistasen (Anaka, 1)
Antolatzen du : 
Emakumeon Etxea

emetx.png

Gaur Irailak 24 Arratsaldeko 18tan, Salones Parroquiales de los Pasionistasen (Anaka, 1) emakumeon ahotsak elkartzera gonbidatzen zaituztegu. Ahotsak espazio bilakatu eta Bidasoako emakumeon etxea marrazten hasteko, elkar irudikatzen errealitate bihurtzeko... animatzen?

Partaidetzako aurrekontuak

Si se puede Irun.- Partaidetzako aurrekontuak, hiritarrak gehiago barnean hartzen dituen kudeaketa-ereduaren ardatz nagusia dira. Gainera, ez da berria. Partaidetzako aurrekontuak Estatuko hainbat hiritan gauzatu dira azken bi hamarkadetan, seriotasunez eta lan handia eginez. Hirion adibide ditugu Sevilla, Albacete, Getafe, Elx, etab. Partaidetzako udalerrien sarean daude hiri horiek guztiak.

Manifestazioa Iratxeren atxiloketa salatzeko

Gaur iluntzean Irunen, ehun lagun inguru atera dira kalera Iratxe Sorzabal irundarraren atxiloketa salatzeko. Eguraldi txarrari aurre eginez, zortziak pasata zirenean San Juan plazatik atera dira manifestariak eta Irungo erdialdea "Iratxe eta besteak askatu - errepresiorik ez" lemapean kurritu dute.

Orriak