Berriak

Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra

Data: 
Asteazkena, Iraila 23, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Iraila 24, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

asteazken_iraila.jpg

Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra Kaleratzeak Stopen eskutik. Ekarri zure hipoteka!

"Septiembre del 75" filmaren proiekzioa

Data: 
Igandea, Iraila 27, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Asociación Republicana Irunesa "Nicolás Guerendiain"

cartelFlor, José Humberto Baenaren arrebak, bere gurasoek hil arte egindako borroka jarraitzen du: anaiaren oroimena eta errugabetasuna rebindikattzea. Baena FRAPeko militantea  zen eta 1975.eko irailaren 27an hil zen gerra  kontseilu sumarísimo baten ondoren. Lucio Rodríguez polizia erahil zuen atentatua burutu izanaz leporatu zioten. Prozesuan ez ziren froga materialarik aurkeztu, ezta lekukorik agertu ere.

Metroa Donostian? Hitzaldia: "Donostialdeako metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa"

topoDonostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko  bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan  egindako asanbladan. Asteartean, berriz,  Ander Gortazar arkitektoak  "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.

#SOSKREA

argazkiaIragan abenduan, Irantzu Lekuek, salaketa helburu, ekimen artistikoa burutu zuen Krea eraikineko atarian. Artea eta Kultura sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa izan zen Krea baina, urteak daramatza itxirik, eraberritze lanetan dirutza gastatu ostean.

Erakusketa: Antxon Romero "Momentuak"

Data: 
Osteguna, Iraila 17, 2015 - 19:00 -tik Astelehena, Urria 26, 2015 - 21:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Pentsamendua, ametsak edota abenturarenbitartez,gizakien betiko galderei, nola edo hala, erantzuten saiatzen gara: Zein da bizitzaren zentzua? Zeintzuk gara gu? Nora goaz? Bizipen hauek dira, hain zuzen ere, bizitzarekiko hartzen dugun jarrera eragiten digutenak.

Orriak