Berriak

Erakusketa Moskuko plazan. Mosku Bizirik!

Data: 
Ostirala, Abuztua 14, 2015 - 18:00 -tik Larunbata, Abuztua 15, 2015 - 17:55 -ra
Non: 
Mosku
Antolatzen du : 
Moskuko Jaiak

moskukoErakusketa.jpg

Gazte eta heldu gara. Saltoki eta aisi gara. Jaia eta partehartzea gara. Desberdinak eta berdinak gara. Bat eta asko gara. Elkartasuna eta elkarbizitza gara. Auzo gara. Alde zaharra eta Mosku gara. Iragana, orainaldia eta etorkizuna gara. Gizaki eraginkorrak gara. Bizirik dagoen auzoa gara.

DONOSTIAKO KALERATZEAK PLATAFORMAK eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK lokalik gabe Donostiako udaletxean uztea salatzen dute

fotoDONOSTIAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS PLATAFORMAK  eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK kontzentrazioa ospatu dugu gaur udaletxeak pasa den astean bat-batean eta aurrez abisatu gabe Bulebarreko azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartu zuen erabakia salatzeko eta udal gobernu berriari lokal honen erabilera gurea bezalako erakunde sozial ezberdinei euren jarduerak modu egokian aurrera eraman ahal izateko biltegi moduan erabiltzen jarraitu ahal izan dezatela exijitzeko.  

ELKARTASUN ARGAZKIA

Data: 
Larunbata, Abuztua 15, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Abuztua 16, 2015 - 16:55 -ra
Non: 
Peña kalea, Mosku
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Kurdistango herriak pairatzen duen kriminilizazio eta erasoen aurrean babesa eskaintzeko elkartasun argazkia egingo da Moskuko peña kalean arratsaldeko 17:00tan. Animatu!!

INTERNAZIONALISTAK GARELAKO KURDISTAN AURRERA!!!!

Abuztuaren 8an ‘107 Herriko taberna eta elkarteen’ itxiera salatzeko manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Abuztua 8, 2015 - 17:30
Non: 
Gipuzkoako Plaza

kartelaAbuztuaren 8an Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko “Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre” lemapean manifestazioa egingo da Donostian. Antolatzailea sentimendu eta pentsaera ezberdinetako herritar talde bat da. Manifestazioa Gipuzkoako Plazatik hasiko da, arratsaldeko 17:30ean.

Bisitarien hazkunde handia Bidasoa eskualdean uztailan, aurreko urtearekin alderatuta

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
14.653 bisitari izan dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 2015eko uztailan. 13.074 hurbildu dira Arma Plazako eta Hondarribiko Kirol Kaiko bulegoetara. Irungo Luis Marianokoan, 1.579 hartu dituzte. Kopuru positiboa da, 2014an baino 2.481 gehiago izan direlako bisitariak, guztira.

Bisitarien jatorria

Euskal Selekzioen aldeko Mendi Martxari ongietorria Hondarribian

kartelaEuskal selekzioen aldeko Mendi martxa antolatu da urtero moduan. Aurtengo edizioa, abuztuaren 1ean hasi zen Algortan eta datorren larunbatean Ziburun amaituko da, eta bihar, ostirala, Hondarribira iritsiko dira martxalariak.

Mendi Martxari ongietorria egiteko ekitaldi bat antolatu da San Pedro arratsaldeko 20.30etan.

Gailu guztientzako argazkigintza tailerra

Data: 
Asteazkena, Abuztua 5, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Abuztua 6, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

Lakaxita.- Uda honetan oporretan zoazela eta argazki txukunagoak egiten ikasi nahi duzula lagun eta familiari erakusteko?

Nazkatua zaudela Hendaiako hondartzara joan eta bikiei argazki lotsagarriak ateratzeaz?

Edota, Pirinioetan ateratako argazkiak urdinak ateratzen zaizkizunean negargura sartzen zaizu?

Orriak