Berriak

AHTaren aurkako Bizikleta Martxaren aurkako polizia oldarraldia arrazoigabea Gasteizen

Mugitu! Mugimendua.- AHTk larru gorritan uzten gaituela salatzeko, atzo, larunbata hilak 1, arratsaldeko 19.00retan Gasteizen barna bizikleta martxak egin behar zuen ibilbidean martxistek biluzik ateratzea erabaki zuten.

Espainiako gobernuak EAEko Etxebizitza Legeari Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko asmoa iragarri duela

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop Gipuzkoa elkarteok Espainiako gobernuak EAEko Etxebizitza Legeari Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko asmoa iragarri duela eta, honakoak adierazi nahi ditugu:

 1.- Estatuko gobernuak EAEko Etxebizitza Legeari helegitea jartzeko asmoak ez duela legea bertan behera uzten epaitegiek ebazpen bat eman bitartean.

Behobiako jaiak 2015

Uztailak 30, osteguna:
 - 17:00: Margo Lehiaketa haur eta gazteentzat, plaza txikiko Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat.
 - 18:30: XXVII Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa "Baloi bakar bat ere ez barrura" plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
 - 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.

Santanok Eudel-eko lehendakari gisa dimititzeko sinadura bilketa

Manifestua: Behean sinatzen dugun elkarteok, gogor gaitzesten dugu José Antonio Santano Clavero Iruneko alkatea, berriki Eudel-eko lehendakari izendatu izana. Era berean bere presazko DIMISIOA exijitzen dugu, ezaguna baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari bizkar ematen diola, Iruneko Alardearen aurrean beti izan duen jarrera onartezinak agerian utzi izan duenez.

Bihar hasiko da AHTren aurkako III. Bizikleta martxa desobeditzailea

cartelBihar hasiko da, Castejonen, Mugitu! mugimenduak antolaturiko AHTren aurkako III. Bizikleta Martxa desobeditzailea. Aurtengoan Nafarroatik Arabara egingo da ekintza hori: uztailaren 25ean hasi eta 8 eguneko ibilbidean Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Zigoitiara hurbilduko da, abuztuaren 1ean Gasteizen amaitzeko.

IrunLab Industria 2015, industriako enpresetan sorkuntza txertatzeko apustua

Bidasoa Bizirik.- Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria 2015 jarriko du martxan. Programa horretan, Irungo hiru enpresa industrialek sorkuntzarekin lotutako ekintzak garatuko dituzte, antolaketa berritzeko proiektuak sortzeko asmoz. Abangoardiako metodologiak aplikatuko dituzten artista eta sortzaileek parte hartuko dute proiektuan.

Orriak