Kutxabank eta hizkuntza eskubideak
Joxan Garaialde.- Aspertuta ez ezik, nazkatuta ere banago. Noiz arte agontatu behar dugu euskaldunok Kutxabankek egiten digun burla? Zeren, burla, iseka, irri egiten digute Kutxabankeko bulego batera joan eta “no te entiendo” esaten digutenean; hau da, gaur bertan, Irungo Kutxabanken bulego nagusian gertatu zaidana, nire txanda heldu denean, euskaraz ez zekiela eta euskaldun bat libre egon arte itxaron behar nuela esan didate.
Kutxabank euskaldunon etsaia da, bestela, ez da ulertzen nola, gaur egun, euskaraz ez dakiten langileak jar ditzaketen lehiatilatan, edo jendearen harrerarako bulegotan.
- Gehiago irakurriKutxabank eta hizkuntza eskubideak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1705 irakurketak