2015eko ekainaren 30a (San Martzial): Santanok bere soldata blindatzea lortu zuen eguna
EH Bildu Irun.- Gaur abuztuak 14, gure alkate jauna Villarrobledon dago herri horretako pregoilari lanak egiten. Ziur gaude, Villarrobledoko udal bandak "Diana de Villarrobledo" bezela ezagutzen den pieza jotzen hasten denean (gure hirian Ekainaren 30ean entzuten dena) Santano jaunak aurtengo San Martzial egunak beretzat izan duen garrantzi bereziaz gogoratuko dela.
Egun horretan, irundar gehienak egun zoragarri batetaz gozatzen ari ginan bitartean, gure alkateak, Santano jaunak, ziurrenik pozik egoteko gainontzekook baina arrazoia gehiago zituen: egun horretan bertan Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanok onartutako 1/2015 foru dekretu arauak, Santanoren soldata blindatu zuen.



Joxan Garaialde.- Joan den astelehenean, Ekainak 15, Hondarribian, Gipuzkoako Aldundiak sustatutako Partaidetzako Aurrekontu ekimenaren tailerra egin zen.
Ane Tolare.- Ama Xantalen zahar egoitzako kideak udaletxe aurrean egongo dira goizero. Ez doaz paseoan, euren ahotsa entzun araztera baizik.


TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA.- Txingudi Ikastolako parkinean, haurrak utzi eta jasotzeko garaian, sortzen den egoeraren berri eman genuen aspaldi. Eta egoera horri konponbidea emateko hainbat bilera egin ondoren, oraindik, ez digu inork konponbiderik eskeini. 