Txomin Sagarzazu Ancisar Hondarribiko alkateari gutun irekia
Ez nian uste, baina bai, hi marka guztiak hausteko prest hago. Benetan, alkate aukeratu hindutenean zerbait aldatuko zela uste genian, bai zera! Egia esan, zerbait aldatu duk, baina okerrera.
Aurten, hire jokabide maltzurra programaren kartelarekin hasi zuan, Jaizkibel Konpainia de facto baztertzen zuen kartela aukeratuta.
- Gehiago irakurriTxomin Sagarzazu Ancisar Hondarribiko alkateari gutun irekia -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Hondarribiko EH Bildu.- Azken egun hauetan, asko hitz egiten ari da turismoari buruz, eta, beti bezala, gauza guztien errua EH Bilduk du, nola ez. Horren karietara, bere luma paseatzera atera du Alberto Surio kazetari donostiarrak, Patxi Lopez lehendakari zenean EITBko zuzendari izanak, DVn, noski, non bestela.
Manifestu hau sinatzen dugun eragile sozialek, hurrengo uztailaren 7 eta 8an Hamburgon burutuko duten G20aren gailurra salatu nahi dugu. G20 bezala ezagutzen den gailurra, 1999tik aurrera munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek osatzen dute, eta bertan, munduaren geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzen dituzte.
Hondarribiko EH Bildu.- 2017ko ekainaren 8an, Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu zuen udalak, EAJren aldeko bozekin, EH Bildu eta AAeko kontrakoekin, eta PSE eta PPren abstentzioekin.
Dokumentu honek Europa eta Europar Batasuneko egungo egoera aztertzea du helburu. Izan ere, Europa zaharreko kapitalaren egitura nagusia krisi betean murgildu da, eta horren arrazoiak eta adibideak landuko ditugu.
ELA eta LAB sindikatuak.- Fundación AZTI – AZTI Fundazioa Euskadin erreferentziazko erakundea da ozeanografi, arrantza eta elikagaien ikerketan. AZTI-SIO izenarekin, eta izaera publikoa gordez, “Servicio de Investigación Oceanográfica”ren (SIO) eta “Arrantzarekiko Zientzia eta Teknologia Iraskundea”ren (AZTI) bat-egitearen ondorioz sortu zen. 1994.ean AZTI izena hartu zuen.
Amorruz, baina, poztasunez hartu genuen duela bi aste eman zen Errekaleorren kontrako erasoa. Amorruz, udaletxea, Ibedrola eta Poliziaren arteko hirukoteak, beste behin ere
Iduri du Jean Lassalle politikari frantsesak gezurretan eta difamazioetan zenbait tertuliakide, idazle eta politikari espainiarren parean ibili nahi duela ikastolei eta euskaldunoi oro har eraso egiteko tenorean. Erasook, beste batzuk ez bezala, zigorrik gabe gelditu ohi dira (fiskal eta epaileen oniritzi eta inhibizioarekin).