Lakaxita 8 puntutan
Autogestioak egingo gaituelako aske!
“Toda la vida en las sociedades donde rigen las condiciones modernas de producción se manifiesta como una inmensa acumulación de espectáculos. Todo lo que antes se vivía directamente, se aleja ahora en una representación."
(Guy Debord)
- Gehiago irakurriLakaxita 8 puntutan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena) baita, hilabete batzuk geroago, Petrogradon boterea hartzea ahalbidetzeko ere.
Lehenik eta behin, Askapenatik, Kataluniako herri langileari gure zorionik beroena helarazi nahi diogu Kataluniako Errepublikaren aldebakarreko adierazpena aldarrikatzeagatik. Izan ere, herri katalanak azken urteotan aurrera eramandako prozesu osoa irakaspen izugarria izan da Euskal Herri langilearentzat. Determinazioaren garrantzia erakutsi diguzue, irmotasunaren garrantzia, eta helburuak erdiesteko herriaren bulkada beharrezkoa dela erakutsi diguzue. Ondorioak zeintzuk izango diren jakitun izan arren, egiten ari den bidean sinesten duen herri batek, desobedientziaren bidez, jarritako helburuak lor ditzakeela erakutsi diguzue. Horri esker ireki da 78ko erregimena hausteko aukera.
Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.
Historia egin zuten Herrialde Katalanetan, estatu espainolaren errepresio bortitzaren aurrean. Urriaren 1etik aurrera ezer ez da berdina izango. Desobedientzia zibilaren praktikaren adibide argia izan zen; instituzio eta herri mailan garatutako herri-desobedientzia masiboa.
Azken egunetan, kataluniako erreferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.
Landetxa Auzo Elkartetik gure auzotarrekin prozesu partehartzaile ezberdinak burutzen ditugu; bertan ateratako proposamenak, ondoren, Herritarren Partehartze sailaren bidez, udal barruan dagokion sailarekin negoziatzen dira. Modu honetan, hainbat egitasmo dagoeneko garatzen ari dira, batzuk egiteke daude oraindik eta beste batzuk zehazteke.
Momentu historikoa bizi dute Herrialde Katalanetan. Hurrengo hilabeteetan, Printzipateko etorkizuna dago jokoan. Datorren urriaren 1erako dago deituta erreferenduma eta hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.