Hiltzeko era ugari dago
Horrela zioen Negu Gorriak taldeak. Eta hala da. Hil daitezke pertsonak, hil daitezke proiektuak eta ideiak. Eta hil daitezke udal zebitzuak.
- Gehiago irakurriHiltzeko era ugari dago -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Horrela zioen Negu Gorriak taldeak. Eta hala da. Hil daitezke pertsonak, hil daitezke proiektuak eta ideiak. Eta hil daitezke udal zebitzuak.
Agian jakingo duzunez, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT) Gipuzkoan lan egiten dugun mediku eta osasun langileak gara, eta oso kezkatua gaude errauste plantek sortzen dituzten gaixotasunekin. Gaurkoan, zuengana jotzen dugu oso kezkatua gaudelako errausketa eta osasunaren inguruan entzun eta ikusi ditugun zenbait kontu eta jarrerekin.
Prentsa ohar honen bidez, gay, lesbiana eta transexualen egunaren harira egindako eskariari (atxikitutako dokumentuan) Irungo udalak eman dion erantzunaren irakurketa egin nahi dugu:
Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.
Landetxako Auzo Elkartea.- Olaberria eta Katea (Ventas) auzoak lotzen dituen errepidean bada tarte bat oinezkoak (haurrak eta helduak) errepidetik joatera behartzen dituena, ez espaloirik ez bazterbiderik ez dagoelako. Bertatik igaro ohi dira hortik gertu dauden egoitza multzoan, baserrietan eta etxeetan bizi diren bizilagunak, eta udan, batez ere, Oiakinta putzura joan ohi diren haurrak eta bizilagunak; baita Uralde, Oiakinta, Mendiola... erreken inguruan paseatzera joaten direnak ere. Ez dago esan beharrik zer arrisku pairatzen duten bizilagun horiek egunero eskolara joateko, erosketak egiteko...
Bea Arana.- Bidasoaldean Txirrinka bezalako ekimenen behar larria dugu. Beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko premia sentitzen dugu hemengo lurralde antolaketarekin bat ez gatozenok. Erakunde guztiek, bertakoek izan edo nazionalek, irtenbiderik gabeko norabidea jarraitzen dute: lurraren okupazio bortitza eta zonaldearen artifizializazio orokorra. Eta oinarrian dagoen galdera zera da: nori egiten diote mesede hemengo eta hango jauntxoek planifikatzen dituzten egitasmoek? Hemengo jendearen beharrak hartzen dituzte kontutan edo ekonomia kapitalista globalizatuaren aginduak jarraitzen dituzte itsuki?
Gune askea den Lakaxita, Anaka eta San Miguel artean gelditzen denSancheskiko landa gunearekin batera, Irungo konglomeratu urbanoanbizirik mantentzen den irlatxo berderik handiena da. Erdigunetik gertu,auzoko birikak diren honetara oinez gerturatu gaitezke. Aire garbiazgain, lasaitasuna, ikuspegi politak, aroma naturalak, zuhaitzak,landareak eta gune irekiak eskaintzen digute.
David Soto, Sí se Puede Irun taldeko bozeramailea. 2015eko aurrekontuaren likidaziotik eratorritako kredituaren soberakinaren berri izan genuenean sekulako ustekabea hartu genuen irakurri genituen zifrekin.
17 bat milioi soberakin, diru-sarrera handiagotzeagatik eta “aurrezkia” izan delako gastuen atalean. Diru-kopuru hori 9 miliotan geratzen da egindako kreditu sarreren edo aldaketen ondoren. Hala ere, zifra hori egonkortutako aurrekontuaren %10 da: sekulako astakeria.
Irungo Euskal-Jira.- Duela hilabete, zorigaiztoak batbatean eraman zuen Asier Martiarena gaztea, irundar prestua eta gure hiriko hainbat arlotan langile nekaezina. Horietan, zalantzarik gabe Euskal Jira nagusitu zen. Antolakuntza batzordeko lehendakari izan da hainbat urtez, bere aita zenaren lekukoa hartuz.
Berria egunkaritik ateratako artikulua.- Spotlight filmaren eszena batean, protagonistak, Boston Globe egunkariko ikerketa saileko kazetari beterano batek, galdetzen dio ikaskide ohiari ea ze kirola egiten zuen berak, institutu garaian. «Beisboleko taldean nintzen», erantzuten dio lagunak. «Ni errugbian aritzen nintzen. Hockey taldea Anaia Talbotek zuzentzen zuen.