Ez gaituzte geldituko. Pentsionistak aurrera
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Joan den asteburuan milaka pertsona Euskal Herrian eta Estatuko beste Herri eta Erkidego batzuetan, pentsio publiko duin eta nahikoen alde manifestatu gara.
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Joan den asteburuan milaka pertsona Euskal Herrian eta Estatuko beste Herri eta Erkidego batzuetan, pentsio publiko duin eta nahikoen alde manifestatu gara.
Gari Garaialde. Hitza.- Bertsio ofizialak dio zaintzeko daudela. Abdoulaye Bidasoa ibaia igaro nahian ito zenean instituzioek kezka adierazi nahi izan zuten eta ’Halakorik berriro ez gertatzeko’ haien eskura omen dauden baliabideak jarri zituzten. Guardia Civilaren patruilak dabiltza, geroztik, Bidasoaren alde honetan, errekari so, bazterrrak miatzen, zubipean begiratzen. ‘Halakorik berriro gertatu ez dadin’ ari dira zaintzen.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.-Escrivá jaunak Gizarte Segurantzako ministroak, Toledoko Itunaren Batzorde Parlamentarioaren aurrean joan den astelehenean egindako agerraldian, berriro ere berretsi zuen bere, negoziatzeko eta hiru neurri lehenbailehen aplikatzeko proposamena.
Artiako Lagunak elkartea.- Irungo Udalak Artia auzoko Bienabe Artia kaleko aparkalekua handitzeko lanak hasi zituen 2021eko urtarrilean. Proiektua Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaio, 209.921,28 euroko aurrekontuarekin eta 4 hilabeteko iraupenarekin. Aparkaleku kopurua egungo 21 plazetatik 40ra pasako da.
Bidasoak Eskubide Sozialen Kartaren Topagunea.- Oligopolioen kontra, energia eskubide bezala aitortuko duen euskal eredu baten alde. Bidasoak Eskubide Sozialen Kartaren Topagunea osatzen dugun eragile eta norbanakoek gogor salatu nahi dugu Estatuko oligopolio energetikoen botere eta jarrera. Izan ere, hotz ufadaren erdi erdian argi indarraren bataz-besteko prezioa % 27 igoarazi dute.
Krisi kapitalista bat bizi dugu, zeinean Covid-19ak eragindako pandemiak, katalizadore funtzio bat betetzen ari duen. Azken urteotan ikusi ahal izan dugun moduan berregituraketa baten beharrean dago kapitala. Horren adibide dira aurreko akumulazio ereduari eusteko Europako Banku Zentralak martxan jarri dituen planak edo nabaria den gizartearen polarizazioa, klase ertainaren suntsipena eta gizartearen proletarizazioa. Birusak berak krisi sanitario bat sortu badu ere, burgesiak zabaldu duen iritziaren aurka, sistemaren egiturazko krisi honek kapital metaketaren logikari erantzuten dio, eta ez alderdi politiko baten edo bestearen kudeaketa txarrari. Kapital finantziarioak, politikari profesionalek eta enpresari handiek, egiturazko erreformak burutu ahal izateko probestu dute ezohiko kontestu hau.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Toledoko Itunaren gomendioak onartu ondoren, orain Legebiltzarreko tramitea igaro behar da, eta bertan gomendio horiek eztabaidatuko dira, hainbat talde parlamentariok egingo dituzten zuzenketak ... Eta diputatuen kongresuko osoko bilkurak onartuko du, lege zehatzen bidez, pentsioen etorkizuna.