Datorren Azaroak 29a, arratsaldeko 17:30tatik aurrera Emaus-ekin batera antolaturiko tailer gozatzen ikasteko aukera edukiko dugu. Altzarien berreskurapenerako ditugun jakintzak partekatuko ditugu, eta elkarrengandik ikasiz desberdinen arteko, elkar-lan eta konfiantza harremanak eraikiko ditugu.
Begano tailerrak berriz egiten hasiko gara asteazkenero 18:30tan Lakaxitan.
Hona hemen heldu den asteetan egingo diren errezeten planninga:
- Azaroak 9: Seitana
- Azaroak 16: Paella beganoa
- Azaroak 23: Olo albondigak
- Azaroak 30: Borraja intxaursaltsarekin
- Abenduak 7: Barazki tenpurak
- Abenduak 14: Falafela
Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu.
Heldu den asteazkenean, 26, 19tan Lakaxitan gelditu gara antolatzen hasi nahi diren sukaldaritza begano tailerrei buruz hitz egiteko. Hurbildu interesa baduzue.
Urriaren 25ean, 20:00tan kontzertua izango da Irungo Lakaxita gaztetxean. Triple X eta Zotz! ariko dira zuzenean.
TRIPLE X (Kolonbia)
Bogota hiritik punk rock azkarra. Leonor SS edo Siniestro Total taldeen orditan
ZOTZ! (Irun)
Apurtu taldean ibilitako musikari batzuk martxan jarritako banda berria. Musikalki 77'ko punka jorratzen dute.