Osasun Bidasoak Osakidetzak osasun-arreta hobetzeko egin zituen promesak ez betetzea salatzen du
Osasun Bidasoa Herritar Plataforma.- Osakidetzak Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak itxi zituen, aldi berean osasun-zentroetan haurrei zuzendutako arreta hobetuko zuela aginduz. Ia urtebete igaro ondoren, anbulatorioetako eta osasun mentaleko pediatriaarreta prekarioa izaten jarraitzen du eta ez dira iragarritako neurriak bete.







