Hondarribiko alardea, bateratzailea eta herrikoia
Abotsanitz.- Urtean zehar bezala, oraindik ere zentzuz eta soseguz aritzeko tartea dugunez, aurten ohikoa baino lehenago Alardearen inguruko hausnarketa hondarribiarrekin partekatu nahi dugu. Azken bi urteetan udal-gobernuan izandako esperientziak, Alardeak bizi duen bilakaera eta honen inguruan sortarazi diren aldarrikapen eta bizipenetatik gehiago sakontzeko aukera eman digu.