
Hainbat elkartek beren kezka adierazi eta salatu nahi izan dute 6/2025 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren aurrean, zeinak berriro ere mugatu egiten baitu alokairu-kontraturik ez duten pertsonek diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzea.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Azaroaren 13an, EAEko Legebiltzarraren osoko bilkurak betoa jarriko dio sindikatuek aurkeztutako Herri Ekimen Legegileari, EAEko errealitate sozial eta ekonomikora egokitutako LGS eskatzeko. Hau 138.000 sinadurek babestutako HELa da, eta gure HALak bezala, 145.000 sinadurek babestuta, ezin izango da eztabaidatu Legebiltzarrean, gobernua osatzen duten alderdiek eragotzi egingo dutelako beren botoarekin.

EHPM.- Hedabideen bidez Eusko Jaurlaritzak Gizarte Segurantzaren gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzeko Herri Ekimen Legegilea izapidetzearen aurkako txostena egin duela jakin ondoren.
EHPM.- Lau hilabete igaro dira EHPMk 60 urtetik gorako pentsiodunen Gizarte Segurantzaren pentsio eskasak, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100eraino osatzeko Herri Ekimen Legegilearen bigarren faseari ekin genionetik. Eta gaur iragarri dezakegu erabateko arrakastaz gainditu dugula bigarren fase hau, eta emaitza ikusgarria lortu dugula.
Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Martxo eta apirileko mobilizazioen eta Euskal Autonomia Erkidegorako hauteskundeen ondoren, OSASUN BIDASOAK espero du gobernu berriak Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeek dituzten osasun-arretaren arazo larriei helduko diela. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gure eskualdeak utzi izanaren egoera historikoak okerrera egiten jarraitzen du azken hilabeteetan, epe labur eta ertainean konponbiderik proposatu gabe.