greba

Euskara

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Moeve

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako enpresa-batzordea (LAB - ELA).- Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen dute.

Txingudin greba: 35 langilek zerbitzua kolapsatu dute zuzendaritzak gainbehera ezkutatu eta soldatak prekarizatzen dituen bitartean

Prentsaurrekoaren unea

Greban dauden langileak.- Txingudiko Zerbitzuetan, 45 pertsona finko eta behin-behineko 14 pertsona daude herritarrei zerbitzu zuzena ematen dietenak; horrek zuzendaritza eta arduradunak baztertzen ditu. 59 pertsona horietatik 35 greba mugagabean parte hartzen ari dira, eta, hala eta guztiz ere, Txingudi Zerbitzuetako Zuzendaritzak lasaitasun-mezu bat helarazi nahi du, duela hilabete batzuetatik instalazio itxiak izan arren, herritarrei ura ematen dieten biltegiak eta estolderia behar bezala ez garbitzeko eta mantentzeko lanak egiten ez diren arrren, eta 24.000 ur-ordainagiri oker igorri diren arren, horrek sortzen duen mesfidantzarekin eta horrek guztiak herritarrentzat ekarriko dituen zuzeneko eta zeharkako kostuekin.

ELAk salatu du 100 greba egun Txingudiko Zerbitzuetan eta berehalako irtenbide politikoa eskatu du

rueda de prensa comité de huelga Txinzer

ELA Sindikatua.- ELA sindikatuko greba batzordeak Txingudiko Zerbitzuetan (Txinzer), Irun eta Hondarribiko udalen menpeko enpresa publikoan, salatu du atzo 100 egun egin dituztela iada greban eta greba mugagabeab jarraitzen dutela , negoziazioan aurrerapenik gabe. Sindikatuaren ustez, gatazkaren luzapena udalen borondate faltaren ondorio zuzena da.

Orriak

RSS - greba-rako harpidetza egin