EH Bilduren oharra Erandion emandako hilketa matxistaren aurrean
EH Bildu.- Erandion emandako hilketak agerian uzten ditu hainbestetan egindako aldarrikapenak beharrezkoak direla. Horrelakoak gerta ez daitezen zehar lerro bezala lan egiteko beharra dago; serio eta etengabean borrokatu behar den gaia dela pentsatzen du Irungo EH Bilduk.

Irungo EH Bildu.- Euskal Herria Bildutik gogor salatu dugu, behin eta berriz, 2016ko udal aurrekontuetarako Udal Gobernuak aurrera eraman nahi duen prozesua. Baina ez gara horretan geratu, eta enegarren aldiz Udal Gobernuaren funtzionatzeko moduak eta parte-hartzearen gaian duen utzikeria eta sineste falta ere salatu ditugu.
Oarso eta Bidasoako EHBildu.- Euskal Herriak ez du ezagutu, azken 175 urteotan, gatazka bizi izan ez duen belaunaldirik. Herri honek, modu batean edo bestean, ondo asko ezagutzen ditu gatazka etengabean bizitzeak dituen ondorioak. Orain ia lau urte, Aieteko nazioarteko bake konferentzian, gatazkaren behin betiko konponbiderako aukera eta esperantza ireki zitzaizkion Euskal Herriari.
Irungo EH Bildu.- 2015eko martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen eta urriaren 17an Portugal helmuga duen emakumeen mundu martxa bihar Irunen izango da.
Irungo EH Bildu.- Guztiongatik jakina da kiroldegietan ere ikasturte berria abian dela eta beste urte batez bertan ikastaro andana abian jarriko direla.