EH Bilduren adierazpenak 72. zenbakia duen udal aldizkariaren inguruan
Irungo EH Bildu.- Udal aldizkari honetan, Tribuna irekia izeneko atalean, udal talde politiko bakoitzak nahi dugun gaiari buruz hitzegiteko aukera dugu. Hau dela eta, iragan berri den Ekainean Yurre Ugarte idazleak Irunero aldizkarian sufritu zuen zentsura dela eta, gure espazioa berari eskeintzea erabaki genuen.

- Funtzionatu ez duten orain arteko neurriez gain, zer gehiago egingo zenukete Irunen euskara gehiago entzun dadin? 
Irun munduko hainbat herrialdetik etorritako eta kultura ezberdinak dituzten pertsonaz osatuta dago eta guk guztiak integratuko dituen Irun bat nahi dugu.
EH Bildutik planteatzen dugun gizarte eredu berriak ongizatea eta garapen sozioekonomiko jasangarria ditu helburu, eta hau lortzeko herritarren parte-hartze zuzena ezinbestekoa dela uste dugu.
Irungo EH Bildu.- 20 urte luze pasa dira Plaiaundiko kirol instalazioak Plaiaundi Parke ekologikoaren eremutik atera behar zirela. 20 urte horietan PSOE egon da Irungo udal gobernuan, urte luze horien lekuko dira gaur egungo PSOEren zinegotzi batzuk, eta ez dute inolako urratsik eman. Azken urte hauetan alderdi honek berak kokaleku berria Zubieta proposatu izan du eta plan orokorrean bertan ere hori defendatu eta onartu egin da.