Oinatz Mitxelena Munduate izango da Irungo EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrendaburua
Angula Berriak jakin ahal izan duenez, Irungo EH Bilduk igandean San Miguel auzoan burutuko den ekitaldian publikoki egingo du datozen udal hauteskundeetarako Oinatz Mitxelena alkategaia aurkeztuko duela.
Oinatz ere, orain dela lau urte, Bilduren zerrendaburua izan zen eta legegintzaldian zehar udaletxean Irungo Bildu udal taldearen bozeramailea da.


Irungo EH Bildun pena sentitzen dugu, Irundar guztion alkatea omen denak uzten duen instituzioaren irudi ahalkegarria Gaintxurizketa zeharkatzen duen bakoitzean. Hiri honek ia hogei urte daramatza konpondu gabeko elkarbizitzako arazo batekin, eta gure herri-instituzio hau haren konponbidean aritu beharrean urteroko konfrontazioan xaxatzen jarduten du.
Agintaldi honetan zehar, azaroaren 25aren eta martxoren 8aren testuinguruan egiten diren adierazpen instituzionalekin ez dugu bat egin izan. Aurtengoan ere ez dugu bat egingo eta arrazoi nagusia adierazpenaren eraketan datza.
