Abenduaren 6tik 8ra Ficoban ospatu den Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa kontsumo etikoaren eta beganismoaren Euskadiko topagunea bilakatu da. Azokara hurbildutako 6.000 bisitarien %25 jarduera eta tailerretan aktiboki parte hartu du ere.
Gaurko programan gure oinarrietako bati helduko diogu: askatasun digitalari eta burujabetza teknologikoari. Zer esan nahi dute kontzeptu horiek eta nola eragiten digute egunerokoan? Interneten jatorrizko filosofia deszentralizatuaz eta gaur egungo erronkez ariko gara. Gainera, oligopolio teknologikoek gure eskubideetan duten eragina aztertuko dugu. Eta jakina: alternatiba aske eta komunitarioen inguruko gogoetak ere ekarriko ditugu.
Parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra arte, biak barne, mantendu beharko dute erakusleihoa gabonetako apaingarriekin girotuta. Abenduaren 12a izango da izena emateko azken eguna, eta epaimahaiak abenduaren 19an jakinaraziko du 450, 300 eta 200 euroko hiru sariak norentzat diren.
Urtain - Zarama
Apar urrunak - Gari
Desira - J Martina
Amets 1 - Raimundo el Canastero
La Vuelta - La Plazuela
Mala de Verdad - La Plazuela
Regazza del elevatore - Los Delinqüentes
Regazzo malato - Gli Ultimi
Un battitto ancora - Gli Ultimi
Non abbiam bisogno di parole - Ron
Coraline - Maneskin
Zitti e buoni - Maneskin
Irungo Udalari bigarren urtez luzatutako proposamena onartu egin diete oraingoan, eta Berio kalean (biribilgunearen alboan) Palestinaren eta bakearen aldeko horma-irudi baten margoketa egingo dute auzolanean. Abenduaren 13an, 18an eta 20ean goizeko 10:00etan deialdi irekia luzatu duten bitartean, abenduaren 16an, goizeko 8:30etik aurrera Pio Barojako batxilergoko ikasleek ere parte hartuko dute.
Hondarribia Sormen Hiria bekari esker Maddalen Arte Garaikiderako espazioan egindako egonaldi-artistikoaren emaitza aurkeztuko du Naiara Goikoetxeak abenduaren 12an, 19:00etan. '470 nanometro' proiektua garatzeko laborategi izan du gunea azaroaz geroztik, eta hilabete bukaera arte bisitatu ahalko da. Abenduaren 12-13 eta 19-20ko asteburuetan, goizez eta arratsaldez, bera han egongo da azalpenak emateko.
Iaz Gipuzkoan banatu zituzten 1.588 oparien marka gainditzeko helburua du Gurutze Gorriak aurtengo "Jostailu Hezitzailea" ekimenean. «Egoera sozial eta ekonomiko estuetan dauden familietako» 0-18 urte bitarteko haur eta gazteei banatzeko jostailu berriak, ez sexistak, ez belikoak eta jasangarriak jasoko dituzte Irungo Euskal Herria hiribideko eta Hondarribiko Puntaleko Gurutze Gorriaren egoitzetan.
Hamar urte bete dira Frantziar gobernuak mugetako kontrolak indartu zituenetik. 2015eko azaroaren 13ko Pariseko atentatu islamisten biharamunean, Schengen espazioko arauak bere gisara moldatzen hasi zen Frantzia, eta gaur arte erregularki jartzen ditu frantziar poliziak kontrol permanenteak bere mugetan.
Abenduaren 13an Irungo gazteen artean festa berezia ospatuko da CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan. GazteARTEan espazio berria aurkeztuko da, sorkuntza eta parte-hartzea ardatz izango dituen gunea. Egun osoan zehar tailerrak, txokolate-dastaketa eta umorezko emanaldia eskainiko dira. 18 urtetik gorako gazteentzat pentsatutako jardueretan izena webgunean eman daiteke. Konekta zerbitzuko Aitziber eta Mikelekin hitzegin dugu
Oraingo honetan bi artelan ekarri ditugu DENON BASOA irratsaiora, liburu bat eta filma bat. Aurrena, Ursula Kroeber Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua eleberri distopikoa, non lur planetaren gainpopulazioa dela medio, basos estalitako beste batera doaz kolonizatzera.
Bigarrena, James Cameron zuzendariaren AVATAR filma dugu, bertan gizakiak, Pandora planeta kolonizatzen saiatzen dira meatzaritza eta baliabide naturalak ustiatzeko. Erreza da bien arteko loturak antzematea nahiz eta lehena 1972an publikatu zen eta bigarrena 2009an.
Bihar (abenduak 6) arratsaldeko 19:00etan Lesakako Mairu antzerki tailerrak Pinpilipauxa horiak lana taularatuko du Harriondoan (Lesaka). Keinu leihoak zikloaren XXI. edizioko bigarren hitzordua izanen da, eta Mairu antzerki tailerreko Gaizka Sarasolaren bisita izan dugu gurean. Zikloaren eta sortu duten lan berriari buruzko xehetasunak eman dizkigu.
Azaroaren 23an Venezuelan egindako Herri Kontsulta Nazionalak parte-hartze handia izan zuen, 5.336 komunatan eta ia 10.000 bozketa-puntutan antolatuta, giro politiko tentsionatuan. Autogobernuaren eta komunitate-antolakuntzaren adierazpen irmoa izan zen, 79 nazioarteko behatzailek jarraitua, tartean Euskal Herriko ordezkaritza batek. Gaur gurekin ditugu ordezkaritza horretako bi kide, Itsaso Lekuona eta Iker Eizagirre. Bi gonbidatuak Bidasoa eskualdeko bizilagunak dira.