«Hurbileko ingurumenari begirada kontzientea eragin eta herriko naturaren ezagutza» sustatzeko Ingurumenaren Astea antolatu dute Hondarribian aurreneko aldiz, ekainaren 3tik 6ra. Haurrentzako ipuin kontalariak, ilustrazio zientifikoan murgiltzeko marrazki tailerra Jaitzubian, argindar kontsumoari buruzko saio bat, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hiru urtez ikertu dituen Hondarribiko harresia gordeleku duten fauna eta flora espezieen liburuaren aurkezpenak osatuko dute programa.
Maiatzaren 31n ospatuko da Hendaiako Sagarno Eguna, Baleak elkarteak antolatuta. Festa herrikoi honek sagardoa, musika eta euskal giroa uztartuko ditu Errepublika plaza berrituan. 13 sagarnotegi eta dozenaka elkarteren parte-hartzea espero da. Ana Erasun, Ion Alberdi eta Oihane Olaizolarekin ekimenaz hitz egin dugu.
Irungo Udalaren departamenduen arteko koordinazio faltaren ondorioz, Euskaraldiaren larunbateko ekitaldia kaltetua suertatu zenez haserrea ulergarritzat jo du Josu Iguiñiz Euskara zinegotziak, baina bere ustez «ez da inolaz ere euskararekiko eraso bat izan», eta «eragileekin euskararen alde lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi du.
"Tabakoa modan dago?" titulupean, Minbiziaren Kontrako Elkarteko Maider Sierra psikologoak eta Bidasoa ESIko Laura Ramudo erizainak erretzen hasten direnei begirako prebentzio hitzaldia emango dute ekainaren 2an Irungo Palmera Monteron. Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin bat egin du Irungo Udalak, «nikotinaz gain, menpekotasun psikologikoa» eragiten duen tabakoaren osasun-arazoaz herritarrak sentsibilizatzeko.
66 urtetan zendu zen atzo eritasun luze baten ondotik. Abertzalea zen Irazusta, eta mugimendu politiko batean baino gehiagotan ibili zen. Ezkerreko Mugimendu Abertzalearen (EMA) sortzaileetarik bat izan zen, eta gerora, Abertzaleen Batasuneko (AB) bozeramaile izan zen, eta Frantziako Asanbleara aurkeztu zen lautan. 2008az geroztik Kotte Ezenarro auzapez sozialistaren taldean ibili da. Azken momentura arte hautetsi lanak bete ditu Elkartasun, Etxebizitza eta Administrazioko ardurekin.
Afrika Eguna ospatu dute igandean aurreneko aldiz Hondarribian. Dozenaka lagun elkartu dira eta Mankosengal elkarte senegaldarra aurkeztu dute. Emakume afrikarren ahalduntzea, elkarbizitza eta saharar herriaren askatasuna izan dira aldarri nagusiak. Izan ere, Mendebaldeko Saharako jatorria duten eskualdeko emakumeak gonbidatu zituzten ekitaldira.
26 urte ondoren espainiar estatuko futbolaren laugarren mailan (2.RFEF) ariko da Real Union heldu den denboraldian. Kolpe latza bada ere, proiektuak aurrera jarraitzen duela dio klubeko presidenteak. «Hau gertatu bada zerbaitengatik gertatu da», pentsatzen du eta orain lehenbailehen altxa eta «hausnarketa egin eta berriz talde indartsu bat eraikitzeko erronka» duela azpimarratu du.
Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela eta, zigarrokinak hiriguneetan hondakin arazo nagusia bilakatu direla kontzientzia pizteko Colillaton ekimena burutuko dute euskal kostaldeko hainbat udalerritan. Irunen Recicla-Birziklatu elkartearekin lankidetzan egingo dute maiatzaren 31n, San Juan plazatik abiatuta. Eta Hondarribian, ostegunean, 9:45ean eman dute hitzordua Kai Zaharreko hondartza txikitik hasita.
Bukatu da Euskaraldia. 11 egunez euskara lehen lerrora ekarri nahi izan duen ekimena. Irunen, «euskararen kate herdoilduari olioa emateko prest» aurkeztu zuen Euskaraldiaren programazio oparoa Irungo Udalak, baina paperak dena eusten badu ere, maiatzaren 24an, Euskaraldia bete betean «udalak euskara eta euskal kultura berriz ere bigarren plano batera zokoratu» duela salatu dute hainbat eragilek.
Euskadiko Itsasargien Lagunen Elkarteak "Fars de Menorca" izeneko argazki erakusketa antolatu du, itsasargien edertasuna eta misterioa erakusteko. Erakusketa ekainaren 8 arte izango da, Irungo Palmera Montero espazioan (Leandro Agirretxe, 1), sarrera librea izanik. Menorcako itsasargien barnealde eta kanpoaldeko irudi ikusgarriek osatzen dute bilduma.
2022tik Irungo eta Hondarribiko hainbat auzotan birziklatze-tasa nabarmen igoarazi ondotik, BidaSos 2030 kanpaina Urdanibia auzora heldu da ekainaren 3 arte, bertako bizilagunek hondakinen %40 besterik ez dutelako bereizten gaur egun. Ondoren, Hondarribiko Akartegi auzoan kokatuko dute bulego ibiltaria, ekainaren 5etik uztailaren 15era.
Maiatzak 25 igandea
Hendaian
-10:30ean Gaztelu Aretoan. Argilunak dantza eta bideo ikuskizuna.
-11:30ean Gaztelu Zaharren. Mutxikoak.
-12:30ean Gaztelu Zaharren. Euskal dantza tailerra eta ikusizuna.
Irunen
-12:00tan San Juan plazan. Mutxikoak: Jeiki Hadi Taldea.
-19:00tan Zabaltza plazan. Itxiera ekitaldia: euskal-berbena Skola Musikekin, dantza ikuskizuna Pauso-K-rekin eta festa!
Hondarribian
-11:00etan Herrian zehar. Kalejira. Dantzari txiki egunaren baitan.
-12:30ean Arma plazan. Dantza Saioa. Dantzari txiki egunaren baitan.
-16:00tan Soroetan. Erromeria. Dantzari txiki egunaren baitan.
Maiatzak 24 larunbata
Hendaian
-9:30ean Endaika arraun elkartean. “Mugitu euskaraz”, ate irekiak eta entrenamendua.
-11:00etan Hondartzan. “Mugitu euskaraz”, Yoga eta Longe Côte iniziazioa, edari beroa eta bizkotxak.
-18:30ean Gaztelu Aretoan. “Eukalyptus” antzerkia, Jon Ander Urrestiren eskutik. Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan.
Irunen
-12:00tan San Juan plazan. Musika: Txorimaloak Soinu Taldea.
-17:30tan Pio XII plazan. Txotxongiloak: 'Baleazaleak'. Ostomila.
Hondarribian
-12:00tan Portuan barrena. Erromeria ibiltaria.
-14:00tan Madalen plazan. Bazkaria.
-16:00tan Madalen plazan. Euskaraokea.
Real Unionen historia garaikidearen partida garrantzitsuenetakoan 500 zale baino gehiagoren babesa izango du "Lezamako Miraria" egia bilakatu nahian. 1. RFEF mailan mantentzeko Athletic Bren etxean irabazi, eta Unionistas Salamanca, Lugo, Sestao eta Osasun Promesas taldeen artean gutxienez bik huts egitea beharko du talde irundarrak.