Hamar urte bete dira Frantziar gobernuak mugetako kontrolak indartu zituenetik. 2015eko azaroaren 13ko Pariseko atentatu islamisten biharamunean, Schengen espazioko arauak bere gisara moldatzen hasi zen Frantzia, eta gaur arte erregularki jartzen ditu frantziar poliziak kontrol permanenteak bere mugetan.
Abenduaren 13an Irungo gazteen artean festa berezia ospatuko da CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan. GazteARTEan espazio berria aurkeztuko da, sorkuntza eta parte-hartzea ardatz izango dituen gunea. Egun osoan zehar tailerrak, txokolate-dastaketa eta umorezko emanaldia eskainiko dira. 18 urtetik gorako gazteentzat pentsatutako jardueretan izena webgunean eman daiteke. Konekta zerbitzuko Aitziber eta Mikelekin hitzegin dugu
Oraingo honetan bi artelan ekarri ditugu DENON BASOA irratsaiora, liburu bat eta filma bat. Aurrena, Ursula Kroeber Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua eleberri distopikoa, non lur planetaren gainpopulazioa dela medio, basos estalitako beste batera doaz kolonizatzera.
Bigarrena, James Cameron zuzendariaren AVATAR filma dugu, bertan gizakiak, Pandora planeta kolonizatzen saiatzen dira meatzaritza eta baliabide naturalak ustiatzeko. Erreza da bien arteko loturak antzematea nahiz eta lehena 1972an publikatu zen eta bigarrena 2009an.
Bihar (abenduak 6) arratsaldeko 19:00etan Lesakako Mairu antzerki tailerrak Pinpilipauxa horiak lana taularatuko du Harriondoan (Lesaka). Keinu leihoak zikloaren XXI. edizioko bigarren hitzordua izanen da, eta Mairu antzerki tailerreko Gaizka Sarasolaren bisita izan dugu gurean. Zikloaren eta sortu duten lan berriari buruzko xehetasunak eman dizkigu.
Azaroaren 23an Venezuelan egindako Herri Kontsulta Nazionalak parte-hartze handia izan zuen, 5.336 komunatan eta ia 10.000 bozketa-puntutan antolatuta, giro politiko tentsionatuan. Autogobernuaren eta komunitate-antolakuntzaren adierazpen irmoa izan zen, 79 nazioarteko behatzailek jarraitua, tartean Euskal Herriko ordezkaritza batek. Gaur gurekin ditugu ordezkaritza horretako bi kide, Itsaso Lekuona eta Iker Eizagirre. Bi gonbidatuak Bidasoa eskualdeko bizilagunak dira.
Gabonetako erosketetan tokiko kontsumoa bultzatzeaz gain, herriko sortzaileen lanak ezagutzara eman eta komunitatea sortzeko helburuarekin Hondarribiko Gabonetako Azoka antolatuko dute abenduaren 13an eta 14an. "Gabonetan ere bihotzarekin erosi, bertan kontsumitu" lelopean, iaz bezala, karpa berotu baten azpian ospatuko dute Santa Maria Madalen plazan. Tailerrak eta musika zuzenean izango da, eta herriko 17 denda, artista, artisau eta eskulangilek parte hartuko dute, joan den urtean baino bat gehiago.
Euskal Azoka espazio eta formatu berriarekin estreinatuko da Itsas Etxea auditoriumean. Abenduaren 13an goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 19:30era), argitaletxeen eskutik 15 liburu eta disko salmenta postu bilduko ditu azokak, eta ordu erdiro liburu aurkezpenak egingo dituzte egileek beraiek. Haur eta gazte literaturaren aldeko apustua egin dute aurten, euskal kulturgintzaren kontsumoa eta euskararen transmisioa suspertzeko.
Frantziako estatuak Europako legedien aurka egitea erabaki zuen duela 10 urte, eta Schengen eremuan 1985ean ezarritako mugimendu askatasuna zapaltzen duten kontrolak berrezarri zituenetik eragindako sufrimendua salatuko dute larunbatean, 11:00etan. Erabaki horren urtemuga ilun honetan, «politika antimigratorio, arrazista eta hiltzaileak» salatzeko mobilizatzera deitu dute migratzaileak laguntzen dituzten eragileek.
Irungo Udalak bi patruila-auto hibrido berri eskuratu ditu Udaltzaingoaren zerbitzua hobetzeko. Flota osoaren %63a teknologia berdekoa da dagoeneko. Ingurumen aldetik ez ezik, isilago gidatzeko aukera ematen dutenez, bereziki baliagarria dira gaueko interbentzioetan. Errentan hartu ditu udalak lau urterako 172.788€ren truke.