Datorren ekintzak

EAJ-PNV, interes orokorraren aurka. Etxebizitza publikoen kontra eta Mendelu biziberritzearen kontra

Abotsanitzeko zinegotziak

Abotsanitz.- Pasa den maiatzaren 29an, zur eta lur geratu ginen beste behin, EAJ-PNVk daraman jarrera ulergaitzarekin, inpotentziaren ondorio. Hilabeteak dira EAJ-PNVren estrategia zentzugabea pairatzen ari dela Hondarribia, norabide finkorik gabea, desesperazioak mugituta, Udal Gobernuari higadura eta hauen irudia zikintzeko, edozein ataka baliatzen dutena.

ELAk salatu du Gipuzkoako erresidentzietako langile publikoen eta subkontratatuen artean 10.000 euro baino gehiagoko soldata arrakala dagoela

Concentración Trabajadoras residencias Mayores

ELA Sindikatua.- Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek iraileko bigarren greba eguna dute gaurkoa, irailaren 25a. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo dituzte Irungo eta Errenteriko zahar egoitzetan, enpresei eta Aldundiari honako hau eskatzeko: langileen artean dagoen soldata arrakalarekin amaitzeko, eta lan jardun osoko kontratuak.