
ELA Sindikatua.- Hondarribiko udalaren azpikontratatako langileek greba irailak 20 arte luzatuko dute. 68 greba egun bete dituzte lorezainek, eta enpresaren aldetik mo¡ugimendurik ez dagoela ikusita, borrokan jarraitzea beste alternatibarik ez dagoela iritzi dute.

ELA Sindikatua.- Uvesco enpresak Dai96 enpresa azpikontratatzen du bere taldeko enpresen garbiketan jarduteko (BM eta Super Amara enpresak). 8 urtez baino gehiagoz, garbitzaileek hilabetero atzerapenak edukitzen dituzte soldata kobratzeko orduan. Gaur egun adibidez, askok ez dute maiatza kobratu, eta apirila kobratu ez duenik ere badago.

ELA Sindikatuak.-Greba egunak pilatuz doaz, eta aipatutako data baina lehen akordiorik ez balego 68 greba egun beteko lituzkete.

ELA Sindikatua.- “Elay Serbitzuak S.L.” enpresarekin hainbatetan hitzordua lortzen saiatu diren arren , enpresak ez du erantzunik eman beraz lan gatazkak aurrera jarraituko du eta arazoa enkistatzen hasia dago.
Udalaren erantzuna ere ez deusa da, enpresarekin hitz egin omen dute, baina langileok ez dugu horren berririk eduki eta arazoari irtenbide bat eman dakiokeen proposamenik ez dugu jaso.

ELA Sindikatua.- (SDR) enpresako langileek greba mugagabea deitzea erabaki dute batzarrean, maiatzaren 23tik aurrera, lanpostuen defentsan.
Enpresa Amazonen azpikontrata bat da, multinazionalak Gipuzkoan duen paketeria banatzen duena. Plantilla 61 pertsonak osatzen dute eta SDR enpresak ERE bat egiteko prozedura hasi du, pertsona guztien kaleratzea dakarrena.

ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuek mobilizazio bateratu agenda bat jarri zuten martxan apirilaren 26ean Gipuzkoako Kale Garbikuntza eta Zabor Bilketaren negoziaketaren blokeoa salatuz.