Bi greba egunetatik lenena Gipuzkoako egoltzetan, hitzarmen duinaren alde
LAB Sindikatua.- Mobilizazioak egin ditugu udaletxeen aurrean. Bihar, manifestazioa egingo dugu Donostian
Gaur, abenduak 10, helduen egoitzetako langileok Gipuzkoako udaletxe ezberdinak interpelatu ditugu, helburu zehatz batekin, Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori bilera eskaera egin dezaten, 2017an hasitako gatazkaren eta azkeneko hilabeteetan langileak bizitzen ari diren egoera gogorraz hitz egiteko, eta nola ez, langileen alde egin dezaten.




Sektoreko hitzarmenaren negoziazioak bere horretan jarraitzen du eta bi aste hauetan ez da inolako mugimendurik egon Gipuzkoako erresidentzietako mahai sektorialean. ELA sindikatutik patronala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi ditugu. ADEGI, GAREN, LARES eta MATIA 2020 patronalek 2017 eta 2018rako soldaten izoztea planteatzen jarraitzen dute eta ez dute inolako urratsik ematen negoziaketan.
Patronalek eskaintzen duten izozketen, Foru Aldundiaren txosten partzialen eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu minimo klasisten aurrean, Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentrotako ELAko langileek greba egingo dute urriaren 24, 25 eta 26an.
ELA sindikatuak pozez jaso du Irungo VALVULAS ZUBI S.L enpresan sinatu berri den Hitzarmena.