Hondarribia

Euskara

Lehena, munizipalizatu. Ondoren, alfonbrak altxatu!

Hondarribia

Abotsanitz.- HONDARRIBIA LANTZEN SA sozietatearen sormena eta honen kudeaketa, EAJ-PNVren gobernantza opakutasunaren adibiderik garbienetako bat da. 1992an sortua izan zen hirigintzagarapenak sustatzeko, diru publikoarekin finantzatuko zena. Hasieratik, teknikaririk gabe eta politikoz osaturiko administrazio batzar baten aginduaz zuzentzen zen Hondarribia Lantzen, baina azken hamarkadetan, inpunitate osoz, beste kudeaketa batzuk burutzeko baliatu dute jeltzaleek.

XXXI Kaleko Margo Leihaketa

Data: 
Igandea, Abuztua 10, 2025 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
San Pedro kalea, Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki

XXXI Kaleko Margo Leihaketa

Emeki.- Abuztuaren 10ean XXXI Kaleko Margo Leihaketa antolatuko dugula. Udako hilabeteetan antolatzen dugun ekintzarik garrantzitsuena da. 1994etik antolatzen dugu eta urtetik urtera lehiaketa bizirik mantentzea erronka handia da Emekiko kideontzat.

Hondarribiko alardea, bateratzailea eta herrikoia

Alardea Abotsanitz

Abotsanitz.- Urtean zehar bezala, oraindik ere zentzuz eta soseguz aritzeko tartea dugunez, aurten ohikoa baino lehenago Alardearen inguruko hausnarketa hondarribiarrekin partekatu nahi dugu. Azken bi urteetan udal-gobernuan izandako esperientziak, Alardeak bizi duen bilakaera eta honen inguruan sortarazi diren aldarrikapen eta bizipenetatik gehiago sakontzeko aukera eman digu.

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin