Irungo EHBildu Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan
Irungo EHBilduk, egun hauetan Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan atera diren albisteak direla eta, honako adierazpen hauek egin nahi ditu.
1- Beko-Errotaren kokapena, arrazoi askorengatik, gure hirirako ondorio larriak ekar ditzakeen proposamena delakoan gaude, bere garaian planteatu ziren zailtasun teknikoez gain, ingurumen aldetik bereziki ondo babestu beharreko eremua delako.

Sanmartzial eguna, Irungo herritarren gehiengoari esker, berriz ere jai-giroan emandako egun alaia izan da. Eta horrelako egunek berretsi egiten dute, Irungo EH Bilduren iritziz, alarde parekidean masiboki parte hartzen duten gure herriko gazte horiengan jarri beharreko konfiantza. Gazte hauek, zalantzarik gabe, izango baitira, udal egitarauan agertzen ez den jaien ospakizunik nagusi honen zentzua aldatuko dutenak.
EH Bildu Irun.- Prentsa ohar honen helburua azkeneko 20 urteotako udal gobernuak egindako etikarik gabeko ibilbide baten laburpenaren berri ematea da. Gure San Pedro eta San Martzialeko jaetan barruan sartuta gaudela, aspaldiko ohiturek berdin jarraitzen dutela salatzera gatoz.
David Sotok, Si se puede Irun eta Jokin Melidak Irungo EHBilduren taldeen izenean, honako mozio hau aurkezten dute.
Irungo EH Bildu.- Hilaren 24an, asteazkena, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu udal energia agentziaren beharra agerian uzteko. Iruñeko udal esperientzaren berri izango dugu.