Klausula sozialak Irungo udaletxean
Irungo EH Bildu.- Otsaileko osoko bilkuratik Irungo udal gobernuak klausula sozialen gaia berrartzera eta orain artekoa justifikatzera behartuta ikusi du bere burua. Guzti honek, osoko bilkuran SPI udal taldeak egindako eskaera baten ondorioz gertatu da.
- Gehiago irakurriKlausula sozialak Irungo udaletxean -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irungo EH Bildu.- Ohar honetan EHBilduren etxebizitza politikaz hitz egiteko deitu dugu. EHBildurentzat, etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta hori aldarrikatu izan dugu. Betidanik defendatu izan dugu alokairu soziala, ez da ezer berria gure aldarrikapenen artean.
Juan Mari Unanue, EH Bilduko zinegotzi ohia.- Urtarrilak 27an burututako udal aurrekontuen osoko bilkuran, Paez jaunak, Ogasun ordezkariak, modu lotsagarrian jokatu zuen beste behin ere.
Irungo EH Bildu.- Urdanibia plazan obrak egiten hasi zirenetik inguru horretako bizilagunek aparkatzeko zituzten arazoei erantzuteko, Irungo udaletxeak 2014 urte hasieratik San Juan aparkalekuan 40 euro inguruko alokairu baten truke, bertan aparkatzeko aukera eskaini zien.
Irungo EH Bildu.- Urtarrila amaitzear den honetan, EH Bildutik, udal gobernuak oposizioko taldeei espedienteetara modu digitalean sarrera emateko konpromisoa bete duela adierazi nahi dugu.
Irungo EH Bildu.- 2010.urtetik Irunek herritar gehienek ezagutzen ez duten Gizarte Topagune eta Jantoki soziala dauka. Gizarte Zerbitzuen datuen arabera, zerbitzu hauek 273 eta 128 erabiltzaile ezberdinei egiten diete arreta. Ospitale Zaharraren atzeko aldean kokatutako bi gune hauek, astelehenetik ostiralera 10’00tatik 14’30tara eta 16’00tatik 19’00tara baliabiderik ez duten pertsonei dutxatzeko, arropa garbitzeko eta egongela bat eskaintzen die, bazkaltzeko aukeraz gain. Gizarte Topagunera sartzeko ez da baimenik behar, baina jantoki sozialera sartzeko aurretik gizarte langileengana joan beharra dago, non eskatzaileen kasu eta beharrak aztertu ondoren, zerbitzura sarbidea ematen duten, ala ez, erabakiko duten.