Irungo EH Bildu LOMCE-HEZIBERRIk arautzen dituzten errebaliden kontra
Irungo EH BILDUk urriaren 26rako hainbat gizarte eragilek deitu duten mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu Irungo herritarrak.
Azkeneko 3 urteotan irakaskuntza pairatzen ari den beste erasoetako bat dugu errebaliden ezarpena. Aurten, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleek egin beharko dutena, hain zuzen ere. Gure gazteen errealitatea ezagutzen ez duen kanpoko azterketa egin eta gainditu behar dute.

Irungo EH Bildu.- 80 urte betetzen dira aste-bukaera honetan Irun erre zenetik. Ordu hartan, 1936an, altxamendu faxista baten ondorioz piztutako gerra batean zegoen murgilduta gure hiria. Gerrate hark herritar asko beraien etxeak eta herria atzean uztera behartu zituen, Irun eta Hendaia batzen dituen zubia gurutzatzera bultzatuz.
Irungo EH Bildu.- Azken aste hauetan hainbat komunikabideetan eraso sexisten berri jakin izan dugu, azkenak, Iruñeako San Ferminetan emandakoak. Baina ekainaren amaieran bai Ibarran baita Irunen ere, gure herrian, emandako erasoak ere ezagutu izan ditugu.
Irungo EH Bildu.- Ostegun honetan, ekainaren 9an, EH Bilduk hauteskunde orokorretako kanpainari hasiera emango dio Irunen arratsaldeko 20:00etan San Juan plazan.
EH Bildu Irun.- Irungo udalbatzak 2016ko martxoaren 30eko osoko bilkuran Villarrobledoko herriarekin senidetzeko lehen urratsa eman zuen, senidetze hori eman zedin onartuz. Baina 2016ko apirilaren 29ko Villarrobledoko osoko bilkurak ordea, ez zuen Irunekin senidetzea onartu.
Irungo EH Bildu.- 2011ko bukaeran, Eusko Jaurlaritzak gure Gizarte Zerbitzuen prestaziorik garrantzitsuenetako bat den Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE, RGI erdaraz) kobratu ahal izateko eskatzen den erroldatze denbora igotzea erabaki zuen; zehazki, urtebete eskatzetik hiru urte eskatzera pasatu zen.