Bera, Iruñetik Martutenera

Euskal Herriko espetxe batean zigorra betetzen ari den Irungo preso politiko bakarra Francisco Jose Ramada da. Uztailetik dago Iruñeko espetxean eta atzo Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri zuenez, Martuteneko kartzelara eramango dute.
Berak, irailaren 10ean, zigorraren 3/4ak bete zituen eta, beraz, baldintzapeko askatasunarekin kalean egon beharko luke.






Patxi Ruiz Txantreako preso politikoa maiatzaren 11tik aurrera eramaten ari zen gose greba utzi du gaur, 31. egunean. Patxik berak azaldu dio lagun bati goizean elikatzen hasi dela, eta berak azalduko duela gose grebari bukaera eman izanaren arrazoia. Lehenengo 12 egunetan, gose grebaz gain, egarri greba ere mantendu zuen bere gorputza ia kolapsora eraman arte. Maiatzaren 21ean ospitaleratu egin zuten eta hurrengo egunean edaten hasi zen. 10.