
Argia.- Euskal Herriko delegazio sozial bat Siriaren menpeko Kurdistanen, Rojavan sartu da igande honetan, Irak eta Siriako estatuen muga zeharkatuta. Lau pertsonak osatzen dute delegazioa, eta tartean da ARGIAko kazetari Lander Arbelaitz.

Irungo Harrera Sarea.- Larunbata gauean, Irungo Gurutze Gorrian, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kideak jazarriak izan dira Espainiako Polizia Nazionalagatik, zazpi migratzaileri aterpetxera akonpainamendua egiten ari zirenean gautxori txandaren jardunaren barruan.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioak elikagaien karabana antolatu du, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetara eramateko. Han, basamortuan, ezer gabe, duela 48 urtetik 165.000 pertsona bizi dira, gehienak emakumeak eta haurrak.