Azaroak 25, emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna
Hondarribiko EH Bildu.- Datorren azaroak 25, emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna izaki, emakumeen aurkako biolentzia oro baztertzen dugula ez ezik, biolentziak eragiten dituen eragile oro baztertzen dugula esateko eguna da, aski dela esaten jarraitzeko eguna da.

Sí se puede Irun.- Aurreko astean, Palmera Monteron egiten ari diren “Zentro Zibikoaren” zati bati emango zaion erabilera jakinarazi zen; izan ere, Mondragon Unibertsitateak hirigintza eta herri-lanen bulegoari eta Bidasoa Bizirik erakundearen bulegoari emango zitzaien lekua erabiliko du.
Irungo EH Bildu.- 2016ko ordenantza fiskala onartzear dago udalbatza, hurrengo asteazkenean egingo den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Hilabete honen hasieratik gaia lantzen ari gara eta azken egun hauetan gertatutakoak ez zaizkugu batere gustatu eta horiek argitzeko ohar hau argitaratzen dugu.
Sí se puede Irun.- Partaidetzako aurrekontuen prozesua abian jarri da, eta kexatzeko hainbat arrazoi aurki daitezke; adibidez: aurrez aurreko eztabaidak 5etik 3ra murriztea, gazte-prozesuan erabakitzeko gaitasunik eza, prozesua ez arautzea, prozesuaren garapenean gizarte zibilaren edo talde politikoen partaidetzarik eza, hiritarrek onartutako proposamenak gauzatzearen gaineko kontrol eskasa, etab.
Garazi Arrula Ruiz, Daniel Gonzalez Alonso (Eleak mugimenduko kideak).- Urriaren 19an hasiko da Askapena talde internazionalista, Askapeña konpartsa, bidezko merkataritzarako Elkartruke elkartea eta Unai, Walter, Dabid, Aritz eta Gabiren kontrako epaiketa. Berriz ere urtetako espetxe-zigorra eskatzen dute teorian aitortzen diren eskubideak betetzeagatik; berriz ere erakunde politiko, sozial eta kulturalak legez kanporatzeko mehatxuak.
EH Bildu.- Erandion emandako hilketak agerian uzten ditu hainbestetan egindako aldarrikapenak beharrezkoak direla. Horrelakoak gerta ez daitezen zehar lerro bezala lan egiteko beharra dago; serio eta etengabean borrokatu behar den gaia dela pentsatzen du Irungo EH Bilduk.
Irungo EH Bildu.- Euskal Herria Bildutik gogor salatu dugu, behin eta berriz, 2016ko udal aurrekontuetarako Udal Gobernuak aurrera eraman nahi duen prozesua. Baina ez gara horretan geratu, eta enegarren aldiz Udal Gobernuaren funtzionatzeko moduak eta parte-hartzearen gaian duen utzikeria eta sineste falta ere salatu ditugu.

Irungo EH Bildu.- 2015eko martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen eta urriaren 17an Portugal helmuga duen emakumeen mundu martxa bihar Irunen izango da.