Ordainpeko biribilgunea
EH Bildu.- Aurreko asteazkena ospakizun eguna izan zen Gipuzkoarrontzat. Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, Deskargako zatiaren inaugurazioarekin (Hots handiegirik gabe egindako inaugurazioa, ez hala nahi izan zutelako, hauteskunde aurreko epean gaudenez inaugurazio horiek baimenduta ez daudelako baizik) “Gipuzkoako biribilgunea” delakoa itxitzat ematen da. Trafikoa hartzeko gaitasun handia duten bideekin Gipuzkoa inguratzen duen biribilgunea. Biribilgunea hau, Bidasoaldeko Gipuzkoarrentzat, gure kasuan Irungo bizilaguentzat, ORDAINPEKO BIRIBILGUNEA da.
- Gehiago irakurriOrdainpeko biribilgunea -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano



Amankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.
Irungo EH Bildu.- Urteak daramatza udal gobernuak Plan hau hautsez jositako apal baten bazter batean utzita. Interes eskasa udal gobernuarena, baina garrantzi estrategiko plana Irungo hiriarentzat.
Lezo.- Azken aldian Lezoko Udala Lezoko herri mugimenduaren adierazpen askatasunaren aurka egiten ari den erasoen aurrean, azpian sinatzen dugun eragile ezberdinak idatzi hau plazaratzera behartuta sentitu gara. Aspalditik dabil udala kaleetan azaltzen den mezu sozial eta politiko oro zentsuratzen, baina azken hilabeteotan, zentsura hori, are gogorragoa bilakatzen ari da.
Garapen jasangarri saileko delegatuak prentsaurrea batean jakinarazi zigun Energia Jasangarriaren Garapen Planaren barne hartutako konpromisoei aurre egiteko, Irungo Udalak, iturri berriztagarriek sorturiko energiaren potentzialitatea ezagutzeko azterketa bat egingo duela.