TXINGUDI: Plaiaundiko kirol-pisten lekualdatzea

PlaiaundiTxingudiren babesa 1994. urtean iritsi zen, hegaztien migrazioan bere padurek nazioarte mailan duten garantzia dela eta. Hala ere, hartutako betebeharren eta konpromisoen aplikazioa moteltzen joan da. Hortaz, urte gehiegi daramatzagu Txingudiko Kontserbazio Bereziko Eremuan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan dauden “Plaiaundiko kirol-pistak lekualdatzearen” zain.

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

ÁfricaAmankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.

Non dago Olaberria Bailara Babesteko Plan Berezia?

Valle de Olaberria, IrunIrungo EH Bildu.- Urteak daramatza udal gobernuak Plan hau hautsez jositako apal baten bazter batean utzita. Interes eskasa udal gobernuarena, baina garrantzi estrategiko plana Irungo hiriarentzat.

Irungo EH Bilduk bere ikerketa egin eta ekarpen propioak luzatu zizkien udalari eta udalak kontratatu zuen enpresari duela hiru urte, baina orain arte ez dugu inongo berririk izan.

Adierazpen Askatasuna orain!

Adierazpen Askatasuna logoaLezo.- Azken aldian Lezoko Udala Lezoko herri mugimenduaren adierazpen askatasunaren aurka egiten ari den erasoen aurrean, azpian sinatzen dugun eragile ezberdinak idatzi hau plazaratzera behartuta sentitu gara. Aspalditik dabil udala kaleetan azaltzen den mezu sozial eta politiko oro zentsuratzen, baina azken hilabeteotan, zentsura hori, are gogorragoa bilakatzen ari da.

Gutxi batzuen garapen ekonomikoaren izenean, herri oso baten osasunaren aurkako erasoa

PAsaiko Portuaren argazkiaLezo.- Munduko Osasun Erakundearen 2016ko txostenak zera dio: “Airearen kutsadurak haurren arnas aparatuan, garapen psikiko eta motorrean eragin kaltegarria du”. Joan den azaroaren 21ean, Herreratik Trintxerperako oinezkoen igarobidea inauguratu zen.

Irungo herriari gutun irekia EH Bildu

ConcentraciónIrun harrera hiria dela esan zuen gure alkate José Antonio Santanok duela hilabete batzuk, Espainiar Gobernuko presidentea Aquarius ontzian zeuden migratzaileei asiloa emateari buruz oraindik mintzatu ez zenean.

Azken asteotan gure hirian drama latza bizitzen ari gara, dozenaka lagun iritsi baitira asmo bakarrarekin: Euren bidaiarekin jarraitzea, hainbeste desio (eta merezi) duten bizitza duina lortu asmoz.

AP 8 autobideari buruzko Irungo Auzo Elkarteen Federazioaren oharra

“Federación de Asociaciones de Vecinos de Irún- Irungo Auzo Elkarteen Federaziotik” eskerrak eman nahi dizkiegu Irungo Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei aho batez babesteagatik Federazio honek 2018ko maiatzaren 30ean aurkeztutako mozioa, arrazoizko irtenbide bat eskatzen zuena Irungo udal-mugarteko AP-8ko ordainsariari dagokionez.

Bidasoaldeko Lagunak Plaiaundin dauden atletismo-pistaren eta errugbi-zelaiaren kokapen berriaren proposamenaren aurrean

Berriki, prentsan, ikusi dugu Irungo udal oposizioko lau taldeetatik hiruk –SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu– beren desberdintasun ideologikoak alde batera utzi eta elkarrekin lan egin dutela Plaiaundin dauden kirol-instalazioak birkokatzeko gaia mugitzeko eta behin betiko irtenbide bat bilatzeko.

Orriak