Poesia Kaxa Lakaxitan
- Gehiago irakurriPoesia Kaxa Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Tximeleta dokumentalaren emanaldia Irunen, azken urteetan EH herriko gazte mugimenduak izan duen bilakera islatzen duen altxorbitxia!!
Non: Lakaxita Gaztetxea. Anaka kalea, 20
Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatutako Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza zikloaren barruan, ostegunean, abenduak 20, Irungo Lakaxitan Gorka Meren etnobotanikoak emango duen "Baserriko bizitza" hitzaldiaz informatzeko idazten dizuegu. Ondoren, eztabaida egongo da Bare Alaia eta Aldatsa baratz kooperatibetako hainbat kideren eskutik.
Informazio gehiago: Hondarribiko Gazte Asanbladaren Bloga
Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago.
Azaroak 8, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Lakaxita Gaztetxean, KARTELISMO TAILERRA burutugo da: tresna askeak mundu askea marrazteko. Software askea diren diseinu eta maketaziorako programak ezagutzera emango dira, Inkscape eta Gimp nagusiki.
Jardunaldi hau Labkaxita Hacklabaren parte da eta hilero kanpora begira egiten diren tailerretan barnebiltzen dira. Labkaxita duela lau urte sortutako laboratorio hacker bat da. Ostegunero biltzen da arratsaldeko 18:00tan eta programazioa, webguneen sorrera, diseinu grafikoa eta segurtasuna bezalako gaiak jorratzen ditu, beti ere software askea erabiliz eta kultura askea oinarritzat hartuz.